Tabakalera,
Donostian
,
Gipuzkoako
hiriburuan, dagoen kultura garaikidearen nazioarteko gunea da.
1913
-
2003
artean
tabako
-fabrika izan zen.
Tabako-lantegia kudeatzen zuen enpresa espainiarrak
Tabacalera
zuen izena, eta hedaduraz, eraikinak berak ere enpresaren izena hartu zuen. Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Guneak berak
Tabakalera
esaten dio etxeari, K letrarekin, argitaratzen dituen idatzietan eta interneteko domeinuan (
https://web.archive.org/web/20090323063116/http://www.tabakalera.eu/
tabakalera.eu
).
Eraikinean etxea duen kultur instituzioari
Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
deritzo, KGNZ. Gaztelaniaz,
Centro Internacional de Cultura Contemporanea de San Sebastian
esaten zaio eta
CICC
siglak
erabiltzen ditu erakunde horrek.
Egia
auzoan dago,
Mandasko Dukearen pasealekua
amaitu eta
Mundaitz kalea
hasten den lekuan,
Atotxako dorrearen
eta
Kristina-enea
parkearen artean. Eraikinaren atzealdea,
Iparraldeko geltokira eta trenbidera
,
Donostiako autobus-geltokira
eta
Urumea
ibaiaren inguruko pasealekura begira dago.
1913
-
2003
artean
tabako
-fabrika bat izan zen.
XX. mendean
zehar, Donostiako hiriguneko lantegi inportanteenetakoa izan zen Tabakalera, eta langile gehienak, emakumeak izaki, bizitza sozialean berebiziko garrantzia izan zuen.
Espainian
tabako ekoizpena pribatizatu ondoren,
Tabacalera
enpresak izena aldatu zuen,
Altadis
izatera igaro zen, eta zortzi fabrika itxi zituen, horien artean Donostiakoa, 2003an. Urtebete geroago,
Donostiako Udalak
,
Gipuzkoako Foru Aldundiak
eta
Eusko Jaurlaritzak
erosi egin zuten eraikina. Erakunde horien arteko akordio baten ondoren, kultura-jardueretarako erabiltzea erabaki zuten eta propio sortutako erakunde berri baten egoitza bilakatu da:
Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gunea
da orain Tabakaleraren eginkizuna.
Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Tabakalera kultura garaikideari eskainitako espazioa da. Jarduera-programa zabala eskaintzen du eta, aldi berean, [ps://www.tabakalera.eu/eu/sortzaileen-gunea ekoizpen-zentroa] ere bada. Sorkuntza eta ikuspuntu kritikoa lantzen dituen hezkuntza-programa eta erakusketak uztartzen ditu Tabakalerak.
Hainbat erakunde eta proiektuk dute egoitza Tabakalera eraikinean.
Donostiako Zinemaldia
,
Kutxa Fundazioa
,
Etxepare Institutua
, Zineuskadi, ..., Horiez gain, ekimen txiki pribatuak ere badira bertan.
Proiektua garatu bitartean eta eraikina eraberritzeko lanak egin bitartean, Tabakalerak, erakusketak, zikloak, eztabaidak, ..., antolatu zituen hainbat eragilerekin elkarlanean.
2007.
urtean hasi zen Tabakalera bere programa garatzen. Urte horretan antolatu ziren, besteak beste,
Free Electrons
bideo-artelanen erakusketa eta
Summer,
Julian Schnabel
, margolariaren erakusketa handia.
2008an
DAROS bildumako lanak erakutsi zituzten
Ez da neutrala
erakusketan eta Tabako-fabrikaren historia gogoratu zuten
Egiatik
proiektuarekin.
2009an
,
Look Again
bideo-artea oinarri duen erakusketa eta eraikina berritzeko aurkeztutako lanak ikusgai ipini zituen erakusketa izan ziren ikusgai. Gainera,
Clermont-Ferrand
film laburren nazioarteko jaialdiarekin elkarlanean LABO saila proiektatu zen Donostian bigarren urtez.
2010ean
hasi ziren eraikina eginkizun berrietara moldatzeko lanak.
2015eko
irailaren 11n
ireki zituen ateak Tabakalera berrituak, kultura garaikidearen nazioarteko gune bilakatuta.