한국   대만   중국   일본 
Sumaghiyyeh - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Sumaghiyyeh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sumaghiyyeh
Erregosi
Osagaiak Zumakea , chard (en) Itzuli, behikia eta txitxirioa
Historia
Jatorria Palestinar Lurralde Okupatuak

Sumaghiyyeh ( arabieraz : ????????‎ ) Gaza hirian jatorria duen plater bat da, jaiegunetan prestatzen dena. Izena zumake espezieak ematen dio.

Prestaketa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Zumakea birrindu egiten da eta uretan beratzen uzten da. Ondoren tahinia gehitzen zaio, sesamo -hazi ehotua. Nahasteari ur gehiago eta irina sartzen zaizkio likidoa sendotzeko. Horrela osatzen da plateraren oinarria [1] .

Ondoren nahasketa horri hainbat osagai gehitzen zaizkio; zerbak txikitu eta salteatuak, su geldoan kozinatu den behiki haragia eta garbantzuak (inoiz dilistak garbantzuen ordez [2] ). Azkenik ezamihilu haziak, oilba oliotan frijituriko baratxuriak eta txili piperrak gehitzen zaizkio platera ontzeko [1] .

Nahasketa guztia katiluetan biltzen da eta hozten uzten da. Azkenik pita ogia erabiltzen da sumaghiyyeh-a jateko.

Historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Tacuinum sanitatis (1533) liburuan Sumacheria et Rumania plateraren aipamena.

Gazako plater zaharrenetako bat da. Ab? al-Mu?ahhar al-Azd? idazleak IX. mendean ?ik?yat Ab? al-Q?sim ipuinean Sum?q?ya aipatzeen du beste plater askoren artean [3] . 1225ean Muhammad bin Hasan al Baghdadiren sukaldaritza liburuan ere aipatzen da. Liburu honen eskuizkribua Istanbuleko Suleymaniye Liburutegian gordeta dago [4] .

Ibn Butlan mediku arabiarrak 1533an idatzitako Tacuinum sanitatis liburuan dagoeneko aipatzen da Sumacheria et Rumania izenarekin [5] .

Kultura [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Gazako jaiegun garrantzitsuetan jaten da, esate baterako Ramadan hilabeteko baraualdiaren amaiera den Eid al-Fitr jaialdian. Kopuru handian kozinatzen da familiako kideen eta auzokideen artean banatzen da. Hauek ordainetan kaak gozoak ekartzen dituzten, edo haiek egindako sumaghiyyeh propioa [6] .

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. a b (Thailandieraz) hmong.wiki. ≪Sumaghiyyeh Referenciasyenlaces externos≫ hmong.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
  2. (Ingelesez) ≪sumaghiyyeh Archives≫ Islamic Relief UK (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
  3. Geert Jan van Gelder. (2000). God's Banquet. Novi Eboraci: Columbia University Press,  76  or. .
  4. (Ingelesez) Shurrab, Hatem. ≪Gaza cuisine: A combination of healthy and festive food≫ Gaza cuisine: A combination of healthy and festive food (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
  5. ≪Elluchasem Elimithar Ibn Butlan≫ www.fiavinfo.eu (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
  6. (Ingelesez) ≪Sumagiyya≫ The Gaza Kitchen 2011-09-05 (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]