Wikipedia, Entziklopedia askea
Sudden Impact
(
euskaraz
Bapateko Inpaktua
)
1983ko
Clint Eastwood
estatubatuar
zinema zuzendari
eta
aktoreak
zuzendu eta antzeztutako
ekintza
filma bat da.
Clint Eastwood
eta
Sondra Locke
aktoreek antzeztu zuten.
Harry Callahan inspektorearen saileko filma da, aurretik
Dirty Harry
(1971),
Magnum Force
(1973) eta
The Enforcer
(1976) filma izan zituen,
The Dead Pool
(1988) filmak jarraitu zuelarik.
Filma honen hasieran, Harry Callahan inspektorearen esaldi ospetsuena entzun liteke: "Go ahead, make my day" ("Aurrera, alaitu diezaidak eguna").
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Harry Callahan (
Clint Eastwood
)
San Frantzisko
hiriko hilketa saileko eskarmentu handiko polizia da, bere ezohiko metodoen ondorioz ezaguna zaiteaz gain, nagusiekin liskarrak izan ditu. Oraingoa,
Kalifornia
iparraldeko San Paulo izeneko herri txikira bidali dute, bertan beren sexu-organo eta kopetetan tiroa eman dien hiltzailea nor den ikertu beharko du. Herrian Jennifer Spencer (
Sondra Locke
) izeneko artista bakarti eta eder bat ezagutuko du.
|
---|
Zuzendaria
| |
---|
Aktorea
| |
---|
Ekoiztetxea
| |
---|