Wikipedia, Entziklopedia askea
Starz
ordainpeko telebista
kate
estatubatuarra
da.
Lionsgateren
filiala den
Starz, Inc.
enpresaren kanalik garrantzitsuena da,
Encore
eta MoviePlex kanalen jabea ere badena. Bulego nagusiak Meridian International Business Center gunean daude,
Meridianen
, Coloradon.
[1]
1994ko otsailaren 1ean
Tele-Communications Inc.
(TCI) kable sistemarako merkaturatu zuten. Kanal berriak transmititu zuen lehen filma
Scent of a Woman
izan zen,
Al Pacino
protagonista zuena. Abiarazteko unean estaldura TCI kable sistemara bakarrik mugatuta bazegoen ere, 2000. urterako Estatu Batuetako kable sistemen %90ean egon arte hedatuko zen. Kanala estreinaldiko filmak erakustera bideratzen zen, bere anaia Encore kanalak ez bezala, honek 1960, 1970 eta 1980ko hamarkadetako zintak igortzen baitzituen. Universal Picturesen filmen eskubideak izateaz gain,
Carolco Pictures
,
New Line Cinema
eta Fine Line Featuresen filiala zen
Miramax
,
Touchstone Pictures
eta
Hollywood Picturesenak
ere bazituen.
[2]