Wikipedia, Entziklopedia askea
Izarretako Gerra VI. Atala: Jediaren Itzulera
(
ingelesez
Star Wars Episode VI: Return of the Jedi
)
1983an
Richard Marquand
estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu,
Howard Kazanjian
ekoizleak ekoiztu, eta
Lawrence Kasdan
eta
George Lucasek
idatzitako
zientzia-fikziozko
abentura
film bat da.
Star Wars
film saga ospetsuaren 6. filma da,
1980ko
Izarretako Gerra V. Atala: Inperioaren Kontraerasoa
filmaren jarraipena.
Jatorrizko trilogiako hiru filmen artean kritikatuena izan zen,
ewok
izakiek haur film baten ukitua ematen ziola eta. Beste batzuk aldiz, trilogiaren amaiera bikaintzat jo ohi dute.
Filmak
Efektu berezi onenen Oscar Saria
irabazi zuen.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Luke Skywalker
eta
Leia printzesa
Tatooinera
Han Solo
askatzera joateko galaxia guztiko gangster beldurgarriena den
Jabba the Hutten
ezkutalekura doaz. Behin hiruak berrelkartuta, taldeak indar inperialen aurka borrokatzeko asmoz
Endorreko
ilargiko basoetan bizi diren
ewok
izakiak erreklutatzen dituzte. Bienbitartean, Enperadoreak eta
Darth Vaderek
Luke alde ilunera erakartzeko azpilanean dabiltza, baina gazteak bere aitaren Jedi espiritua berpizteko borondatea du. Gerra zibila indar errebeldeen eta babesgabe eta osatzeke dagoen bigarren Izar Hiltzailearen arteko borrokan amaitzen da, eta gudu honek galaxiaren patua erabakiko du.
|
---|
Atalak
| |
---|
Spin-offak
| |
---|
Beste proiektu batzuk
| |
---|
|
---|
Zuzendaria
| |
---|
Gidoigilea
| |
---|
Telebista
| |
---|
Ikus gainera
| |
---|