Wikipedia, Entziklopedia askea
Sozioliberalismoa
(
alemanez
:
Sozialliberalismus
,
gaztelaniaz
:
socioliberalismo
,
nederlanderaz
:
Sociaalliberalisme
) edo
liberalismo soziala
(Alemanian
ezkertiar liberalismoa
-
alemanez
:
Linksliberalismus
-
[1]
[2]
[3]
, Estatu Batuetan eta Kanadan
liberalismo modernoa
-
ingelesez
:
modern liberalism
-
[4]
eta Erresuma Batuan
liberalismo berria
-
ingelesez
:
new liberalism
- deitua)
liberalismoaren
korronte bat da. Korronte honek,
John Stuart Milli
jarraituz, interakzio sozialean pentsatuz
gizakien
barne-garapena eta garapen materiala bere pentsamenduaren erdigunean jartzen du.
Politikari dagokionez, bere
etika
autoritarismoaren
aurkakoa da, eta gizakiak erabakiak hartzeko prozesuan inplikatzea du helburu, horregatik
demokraziaren
beharra nabarmendu du. Ekonomiari dagokionez, gizarte-erregulazioa eta Estatuak ekonomian neurrizko esku-hartzea egitea proposatzen du,
[5]
monopolioen eraketa eta
interes monopolistikoen
sendotzea zigortzeko. Sozioliberalak kritikoak dira
sozialismo errealarekin
eta ekonomia sozializatzeko asmoarekin; izan ere, haien ustez, ekonomia
paternalismoan
erortzen da, merkataritza-askatasuna mugatzen du eta eraginkortasun ekonomiko eza eta injustizia soziala sortzen ditu, ez, ordea, sozialismoaren beste korronte moderatu batzuekin,
sozialdemokraziarekin
adibidez. Sozioliberalen arabera, Estatuaren funtzioa aukera-berdintasuna bermatzea da, garapen pertsonala eta herritar guztien askatasuna sustatuz, baina inola ere ez erabakiak hartzerakoan horiek ordezkatzeko.
Sozioliberalismoa
liberalismo klasikoaren
korronte aurrerakoi gisa sortu zen, eta justizia soziala eta demokrazia liberala sartu zituen erreforma-programan. Europa kontinentalean jatorria duen teoria bat da, batez ere
Kant
eta
Voltairerekin
lotutako korronte
arrazionalista ilustratuetan
oinarritua, baita liberalismo ilustratu britainiarrean ere, bereziki
John Lockeren
teoria politikoan. Haratago, sustraiak aurki daitezke
iusnaturalismoaren
jatorrian,
Tomas Akino
eta
Francisco Suarezengan
,
Salamancako Eskolan
, eta
humanismo errenazentistan
.
- ↑
Hoensbroech, Paul Kajus Graf (1912).
Der Linksliberalismus
. Leipzig.
- ↑
Felix Rachfahl (1912).
Eugen Richter und der Linksliberalismus im Neuen Reiche
. Berlin.
- ↑
Ulrich Zeller (1912).
Die Linksliberalen
. Munich.
- ↑
Pease, Donald E.; Wiegman, Robyn. (2002).
The Futures of American Studies.
Duke University Press, 518 or.
.
- ↑
(Ingelesez)
Slomp, Hans. (2000).
European Politics Into the Twenty-First Century: Integration and Division.
Westport: Greenwood Publishing Group, 35 or.
ISBN
0275968146
.
.