Souphanouvong

Wikipedia, Entziklopedia askea
Souphanouvong


Laosko Presidentea

1975eko abenduaren 2a  - 1991ko abuztuaren 15a - Phoumi Vongvichit (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotza Luang Prabang 1909ko uztailaren 13a
Herrialdea   Laos
  Frantzia
Heriotza Vientian 1995eko urtarrilaren 9a  (85 urte)
Heriotza modua : kardiopatia
Familia
Aita Bounkhong
Leinua Lao royal family (en) Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Ecole nationale des ponts et chaussees
Lycee Albert Sarraut (en) Itzuli
Hizkuntzak Laosera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Jasotako sariak
Kidetza Lao Front for National Construction (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Vietnamgo Gerra
Laotian Civil War (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa Laosko Herri Alderdi Iraultzailea

Souphanouvong ( laoseraz : ????????? ; Luang Prabang , 1909ko uztailaren 13a - Vientian , 1995eko urtarrilaren 9a ) Laosko politikaria izan zen. Errege-familiako kidea, eta Laosko Errepublikako lehen lehendakaria. Ingeniari-ikasketak egin zituen, Frantzian. Laosera itzultzean, 30eko hamarraldiaren bukaeran, mugimendu abertzalean parte hartu zuen. Bigarren Mundu Gerraren bukaeran, berriz, frantsesen aurka borrokatu zen Indotxinako Gerran . Pathet Lao mugimendu nazionalista komunistaren sortzaileetako bat izan zen, 1950ean. Bere anaiorde Souvanna Phoumaren lehendakaritzapean, Plangintza, Berreraikuntza eta Hirigintzako ministro izan zen (1957-1958), baina atxilo hartu zuten gobernua erorarazi zuen estatu-kolpe batean. Ihes egitea lortu zuen, eta handik aurrera Pathet Lao taldearen ekintza armatuen arduradun izan zen. 1962an, denboraldi labur batez, anaiarekin bat egin zuen koalizioko gobernu batean. Gero, baina, Estatu Batuetako gudarostearen laguntza zuen Souvanna Phoumaren gobernu zentralaren aurka borrokatzen jarraitu zuen, hamarraldi oso batez. Bake hitzarmena 1973an gauzatu zen, batasun nazionaleko gobernu bat eratu zenean, Pathet Lao taldearen gidaritzapean. 1975ean monarkia abolitu ondoren, Souphanouvong Laosko Herri Errepublika Demokratikoaren lehen lehendakaria izan zen. 1986an karguaren dimisioa eman zuen, osasun-arazoak argudiatuz, baina Pathet Laon zituen karguei eutsi zien, 1991. urtera arte.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]