Wikipedia, Entziklopedia askea
Charles L. "Sonny" Liston
(
1932ko
maiatzaren 8a
,
Sand Slough
,
Arkansas
–
1970eko
abenduaren 30a
,
Las Vegas
,
Nevada
)
estatubatuar
pisu astunetako
boxeolari
profesional bat izan zen. 1953-1970 artean borrokatu zen.
1962an
Floyd Patterson
lehenbiziko roundean lurreratu eta Munduko Pisu Astunetako Txapelduna bilakatu zen, hurrengo urtean ere
K.O.z
balentria berbera lortuz.
Dena den, Liston boxeoaren munduan ezaguna baldin bada,
1964an
Cassius Clayren (gerora
Muhammad Ali
) aurkako borroka galdu eta horrek eragin zuen polemikarengatik da, izan ere, ordura arte Clayk inoiz borrokarik galdu ez zuen Liston lurreratzea lortu zuen. Esamesen arabera Liston bezperako gauean zurrutean ibili omen zen, beste batzuen arabera Clayk Liston jotzean honek bere burua lurrera bota omen zuen eta borrokaren emaitza jada aurrez adostua egonen zen.