한국   대만   중국   일본 
Sonja Sekula - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Sonja Sekula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sonja Sekula
Bizitza
Jaiotza Luzerna 1918ko apirilaren 8a
Herrialdea   Suitza
  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Zurich 1963ko apirilaren 25a  (45 urte)
Hobiratze lekua Sankt Moritz
Heriotza modua suizidioa
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Heziketa Sarah Lawrence College
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta marrazkilaria
Lantokia(k) New York  eta  Zurich
Mugimendua Espresionismo abstraktua

IBDB: 502379
Musicbrainz: 16bdb849-042a-49d6-ae27-be18508cc0ce Edit the value on Wikidata

Sonja Sekula , Sonia Sekula ere izenez ere ezaguna, ( Luzerna , Suitza , 1918ko apirilaren 8a ? Zurich , Suitza, 1963ko apirilaren 25a ) Suitzako artista izan zen, mugimendu espresionista abstraktuari lotua. [1] New Yorkeko arte-munduan 1940ko hamarkadan eta 1950eko hasieran egindako lanagatik nabarmendu zen. Bere burua lesbiana gisa definitzen zuen. [2]

Ibilbidea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Sekula ama suitzar batengandik jaio zen, Berta Huguenin (1896 ? 1980), eta aita hungariar filatelista batengandik, Bela Sekula (1881 ? 1966). Estatu Batuetan bizi izan zen 1936tik 1955era. Sarah Lawrence Collegen ikasi zuen eta artista surrealistak erbestean ezagutu zituen, New Yorken 1942an. 1963ko apirilaren 25ean, Zuricheko estudioan urkatu zen, osasun mentaleko arazo ugari izan ondoren. [2] Saint-Moritzen lurperatuta dago, amari gutun batean eskatu bezala. [3] Bere lanak, besteak beste, New Yorkeko Arte Modernoaren Museoan ( MOMA ) daude ikusgai.

Erakusketak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • 1943 - 31 emakumeren erakusketa kolektiboa , Art of this Century, New York.
  • 1948 - Betty Parsons Gallery, New York.
  • 1953 - " Bederatzi emakume margolari " erakusketa kolektiboa, Bennington College, Bennington, Vermont
  • 1957 - Galerie Palette, Zurich, Suitza.
  • 1996 - Kunstmuseum Winterthur, Suitza.
  • 1996 - Sonja Sekula (1918-1963): atzera begirakoa , Swiss Institute, New York, Estatu Batuak. [4]
  • 2016 - " Sonja Sekula , Max Ernst, Jackson Pollock & Friends", Kunstmuseum Luzern, Suitza.
  • 2017 - Sonja Sekula: A Survey, Peter Blum Gallery, New York. [5]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. ≪Art in America≫ www.sonja-sekula.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-08) .
  2. a b Richard G. Mann. Sekula, Sonja (1918-1963). .
  3. ≪Sonja Sekula - Time Line≫ www.sonja-sekula.org .
  4. Glueck, Grace. ≪A Golden Girl Escaping Into Infinity≫ New York Times .
  5. Yau, John. ≪Sonja Sekula’s Time May Have Finally Come≫ Hyperallergic .

Bibliografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Womb - poem and drawing - VVV, 1943ko martxoa.
  • Who was Sonja Sekula? , Art in America, 1971ko urria.
  • Golden Girl Escaping Into Infinity , New York Times, 20 1996ko iraila.
  • Sonja Sekula- Im Zeichen der Frage, im Zeichen der Antwort. Ausgewahlte Texte und Wortbilder , (alemanieraz eta ingelesez) Lenos Verlag, Zurich 1996. ISBN 3-85787-250-0
  • Dunkelschwestern - Annemarie von Matt und Sonja Sekula , Roger Perret eta Roman Kurzmeyer, 2008.
  • " Sonja Sekula ". SIKART

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]