Son Gohan
(jatorrizko
japonieraz
孫 悟飯 edo
Son Gohan
?
),
Dragoi Bola
mangako
eta,
Dragoi Bola Z
eta
Dragoi Bola GT
animeetako
pertsonaia da.
Son Goku
eta
Chichiren
lehenengo semea da, erdi gizakia erdi
espazioko gerlaria
.
Son Gohan
Son Gokuren
lehenengo semea da eta honen adopziozko aitonaren oroimenez bere izen berbera du. Txikitan erabilitako txapelean 4 izarreko
Dragoi Bola
darama itsatsita,
Son Gohan aitonak
Son Gokuri oparitutakoa. Bola hau aitonaren heriotzaren ondoren bere oroigarri bakarra dena.
Gohanek
Espazioko Gerlarien
ahalmen asko bereganatzen ditu eta denborarekin bere aita gainditzera iristen da. Izan ere, bere gurasoen jatorria ezberdina denez, gizakia bakarrik edo espazioko gerlaria bakarrik balitz baino indartsuagoa da. Bera da gizaki eta saiya arteko nahasketatik sortutako lehen pertsona.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
|
Nahiz eta
Goku
guztiz ados ez egon,
Chichik
eskolara bidali zuen umea handitan zientzialari handia izan zedin. Baina lehenago Gokuk
Iratxo Dortokaren
irlara eraman zuen
Bulma
,
Krilin
eta Dortoka maisua bera ezagutu zitzan. Garai honetan
Gohan
oso haur lotsatia eta argia zen, 4 urte zituen. Buztana ere bazuen, garai batean aitak izan zuen bezala. Hauek ziren hain zuzen ere bere ezaugarri nagusiak. Bulmarekin batera
Gohan
izango zen inoizko pertsona argienetako bat, bere amaren ametsa betez.
Irlan zeudela,
Raditz
espazioko gerlaria
azaldu eta bahitu egin zuen. Inork ez zuen Raditz ezagutzen, baina honek Gokuren anaia nagusia zela argitu zuen, eta beraz, haurtxoaren osaba. Bere espazio-ontzian gatibu zuela Raditz konturatu zen zer nolako indarra zuen
Gohanek
, bere aitarena baino handiagoa, eta indar hau pairatu behar izan zuen une batean.
Satan Txiki
, Goku eta Raditzen arteko borrokan Gohan haserretu, espazio-ontzia hautsi eta izugarrizko kolpea eman zion Raditzi. Kolpe honi esker Goku eta Satankok eraso berria prestatu eta etsaia hiltzeko aukera izan zuten, nahiz eta Gokuk bere burua sakrifikatu behar izan.
Bere indarraz konturatuta Satan Txikik
Gohan
entrenatzea erabaki zuen
Vegeta
eta
Nappa
Lurrera
iristen zirenerako. 6 hilabetez naturaren erdian utzi zuen haurra bakar bakarrik,
dinosauroei
eta beste zenbait arriskuri aurre eginez bizirauten ikas zezan. Hala ere, Satankok gertutik zaintzen zuen haurra. Hurrengo 6 hilabetetan Satankok arte martzialak irakatsi eta erruki gabe jotzen irakatsi zion. Urtebeteko epe honetan
Gohan
bi aldiz bilakatu zen
Ozaru
(gorila erraldoi), horregatik Satan Txikik buztana moztu behar izan zion.
Gohanen
berezko gozotasunaren ondorioz Satankok izugarrizko estimua hartu zion haurrari. Gokuren etsaia izan zen
Namekeko
gerlari hau,
Gohanen
lagun on eta irakasle gogor bilakatu zen. Etorkizunean izugarrizko gerlaria izango zen haurtxoak begirune handia zion Satan Txikiri, bera bezala janzteko haina.
Vegeta eta Nappa iristean gainerako
Z gerlariekin
batera ausart eta beldur gabe borrokatzen saiatu zen baina bere adin txikiaren ondorioz (5 urte) beldurtu eta atzera egin zuen. Nappak energia hiltzaileko tximista bat jaurti zionean, Satan Txiki parean jarri zen
Gohan
babesteko eta honen ondorioz gerlari namektarra bertan hil zen.
Gohanek
orduan haserretuta, eraso bortitz bat jaurti zion Nappari, babestu izan ez balitz bertan garbituko lukeena. Nappa
Son Gohan
zapalduta hiltzera zihoan momentuan bere aita Son Goku agertu eta gerlari txikia salbatu zuen.
Geroago, Vegetak, gorila erraldoi bilakatuta, Goku hilzorian utzi zuen eta behin bere itxura normalera itzulita, dena galduta zegoela zirudienean,
Gohani
berriz ere buztana hazi eta
Ozaru
bilakatu zen. Vegetak buztana moztu zion baina bere gainera erori zen gorila erraldoia, eta etsaia larriki zaurituta utzi zuen. Honela garaitu zuten Vegeta.
Namekera eginiko bidaian
Namektarren Buruzagi Nagusiak
bere indar ezkutuak askatu zizkion
Gohani
baina
Freezerren
aurkako borrokan larriki zaurituta gelditu zen. Azkenean Gokuk, kondairetako
Goi Gerlari
bilakatuta, Satan Txiki hartu eta Lurrera abiatzeko agindu zion.
Cellen
iristea baino lehen Gokuk eta Satan Txikik gogor entrenatu zuten txikia. Gokuk bazekien bera baino indartsuagoa izan zitekeela.
Denbora eta Espazioaren gelan
Gohanek
Super Saiya izatea lortu zuen.
Cellen jokoan
, hasiera batean,
Gohanek
ezin zuen etsaiarekin. Cellek orduan,
Gohanen
benetako indarra ikusi nahian, bere lagunei
Cell txikiak
bidali zizkien eta
Zibor 16
hil zuen. Amorratuta
Super Saiya 2
bilakatu zen, Cell bere forma perfektuan erraz garaituz, beraz honek Lurra desegitea erabaki zuen. Gokuk hala ere
Bat-bateko Lekualdaketaren
bidez
Kaitoren
planetara eraman zuen bere burua sakrifikatuz. Baina Cellek bizitzea lortu eta askoz indartsuago itzuli zen Lurrera, bere forma super perfektuan. Azkenean
Gohanek
Celli irabaztea lortu zuen bere
Super
Kame Hame Harekin
, aitak lagunduta.
Videlek
konbentzituta
Arte Martzialen 25. Txapelketan
parte hartu zuen. Txapelketan
Kibitoren
aurka borrokatu zuen
Super Saiya 2
bilakatuz baina
Spopovitch
eta
Yamuk
borroka zelaian sartu eta energia lapurtu zioten
Babidik
Boo Ahaltsua
piztu zezan. Munstroaren aurka borrokatzen saiatu zen, baina honek erraz irabazi zion, konorte gabe eta hil zorian uzteraino. Gero
Kaio Shinen
planetara eraman eta
Kaio Shin Agureak
entrenatu zuen. Honek
Gohanen
indar guztia askatu zuen,
Super Saiya 3
bat irabazterainoko indarra lortuz eraldatu beharrik izan gabe. Honen abantaila nagusia energia kontsumo txikia da. Honela berriz ere Booren aurka borrokatu zen. Erraza izan zen, baina guztia korapilatu zen
Gotrunks
eta
Satan Txiki
irentsi zituenean. Azkenean bera ere irentsi zuen. Gero
Vegetak
eta
Gokuk
Son Goten
,
Trunks
eta
Gohan
askatu zituzten, hauek ere Book irentsi baitzituen. Hiru gazteak hil egin ziren Book
Lurra
leherrarazi zuenean, baina
Namekeko
Dragoi Bolekin
berpiztu zituzten.
Beranduago Videlekin ezkondu eta
Pan
izeneko alaba izan zuten. Entrenatzeari utzi eta bere borroka indarra asko jeitsi zen.
Bigarren mailako pertsonaia gisa ageri zen
Dragoi Bola GTn
. Bere parte hartzeek ez zuten askorako laguntzen eta ikasketetan buru belarri zegoen
Gohan
bat ageri zen, ez iraganean bezala borrokarako grina agertzen zuen
Gohan
hura.
Kaio Shin Agureak
aterako indar hori galdua zuen eta berriz ere
Super Saiya
bilakatu beharra zeukan borrokarako.
Gohanen
borroka interesgarriena
Umeren
aurka egin zuena izan zen. Umek
Son Goten
hartu eta
Gohani
erronka bota zion, honek galdu egin zuelarik.
Super Zibor 17ren
agerpenaren ostean, hildako guztiak itzuli zirenean,
Rildo jeneralaren
aurka borrokatu zen
Pan
salbatzeko. Baina Rildo jenerala jada oso zahartuta eta nekatuta ageri zen. Borroka honetan,
Gohan
ahul batek bere ezkerreko besoa galdu zuen, metalezko bihurtu zelako, baina etsaia garaitutakoan berreskuratu egin zuen.
Azken agerpen garrantzitsua,
izar bakarreko dragoiaren
aurkako borrokan izan zen. Borroka honetan,
Booren
aurka erabilitako jantzi laranjarekin ageri zen berriz ere. Hala ere ez zuen askorako balio izan, eta erraz garaitu zuen dragoiak.
Androideek
Trunks
ez beste
Z gerlari
guztiak hil zitzuten etorkizunean,
Gohanek
(nagusia jada), Trunks entrenatzea erabaki zuen, bera bezala
Super Saiya
izan zedin. Ziborren aurkako borroka batean Trunks salbatu nahian beso bat galdu zuen
Gohanek
. Borroka honen ondoren biak larriki zaurituta gelditu ziren.
Gohanek
azken
Indaba Miragarria
Trunksi eman zion berau salbatzeko, baina zegoen egoeran egonda,
shock
egoeran erori eta azkenean Trunksek eraman behar izan zuen
Gohan
Bulmaren
etxera, honek senda zezan. Sendatu ostean, berriz ere borrokara joatea erabaki zuten, baina
Gohanek
bazekien Trunks oraindik ez zela behar bezain indartsua, beraz, kokotean kolpe bat eman eta konorte gabe utzi zuen. Hala ere, bazekien etorkizuneko itxaropen bakarra Trunks zela eta oso indartsua izango zela. Honen ondoren,
Gohan
bakarrik abiatu zen borrokara. Hasiera batean oso parekatua zihoan borroka, baina
Gohanek
beso batean zuen ezintasunaren eta androideen haserrearen ondorioz
Gohan
akabatzea lortu zuten energi bolen eraso etengabe batekin.
Trunks, konortea berreskuratuta,
Gohanen
bila abiatu zen eta hilda aurkitu zuen kalean. Hau ikusita traumatizatuta geratu zen eta androideekin bizi guztirako gorroto izango zien. Hasarrearen ondorioz, lehen aldiz Super Saiya bilakatzea lortu zuen.
Saiky? no Senshi (jatorrizko
japonieraz
最?の?士 edo
Saiky? no Senshi
?
), edo
egoera mistikoa
edo
Ultimate Gohan
deitua baita ere,
Boo Ahaltsuaren sagan
Gohanek
bakarrik erabiltzen duen maila bat da.
Kaio Shin Agureak
dantza magiko baten bidez
Gohanen
indar ezkutua ateratzen du. Egoera honetan
Super Saiya 3
baten indarra baino askoz handiagoa da
Gohanen
borroka indarra. Energia ez dela
Super Saiya
egoeran bezain azkar amaitzen da abantaila nagusia. Ilea beltz kolorekoa du, baina normalean baino zerbait latzagoa.
Booren
saga amaitzean
Gohan
da gerlari indartsuena, fusioak eta xurgatzeak kontuan hartu gabe. Denbora pasa ahala,
Gohanek
indar hau galtzen du entrenamendu faltaren ondorioz.
Dragoi Bola GTn
horregatik bilakatu behar da berriz ere Super Saiya, nahiz eta azken hau ez den
mangan
agertzen.