Solomon R. Guggenheim museoa
?
Guggenheim museoa
izenez ere ezaguna?
Ameriketako Estatu Batuetako
museo
bat da, arte
inpresionistaren
eta
postinpresionistaren
bilduma iraunkor nabarmena duena, bai eta
arte moderno
goiztiarrarena eta
arte garaikidearena
ere. Era berean, museoak aldi baterako erakusketa bereziak antolatzen ditu urtean zehar.
New Yorkeko
Manhattan
auzoko Bosgarren hiribideko 1071. zenbakian eta
Upper East Side
auzuneko 89. zenbakian dago.
Solomon R. Guggenheim Fundazioak
eratu zuen 1939an, hasiera batean Pintura Abstraktuaren Museoa izendatua, lehen zuzendaria
Hilla von Rebay
artista abstraktua izanik. Museoak Fundazioaren sortzaile zen
Solomon R. Guggenheimen
heriotzatik gutxira hartu zuen gaur egungo izena, 1949an.
1959an museoa alokaturiko espazio batetik gaur egungo kokapenera lekualdatu zen; XX. mendeko arkitekturaren adierazgarri zen eraikuntza bat bezala aitortua. Eraikin zilindrikoa
Frank Lloyd Wrightek
diseinatu zuen, estuagoa bere azpiko aldean goiko aldean baino, eta “espirituaren tenplu” bezala sortua. Eraikinak galeria funtzio betetzen duen arrapala bat dauka, beheko pisutik hasi eta kiribil jarraikor batean eta justu sabai-leihoaren azpian amaitzen dena. Eraikinak 1992an zabaldua eta berritua izan zen, 2005 eta 2008 artean dorre bat atxikiz eraikinari.
Bilduma nabarmen hazi da zortzi hamarkadetan zehar, eta hainbat bilduma pribatu garrantzitsuez osaturik dago, Solomon R. Guggenheimena zen jatorrizko bildumatik hasita. Bilduma Fundazioaren anai diren museoekin partekatzen da. 2013an Museoak 1.2 milioi bisitari izan zituen eta New Yorkeko arte garaikidearen erakusketa ospetsuena izan zuen
[1]
.