Wikipedia, Entziklopedia askea
Solomon Robert Guggenheim
(
Filadelfia
,
1861eko
otsailaren 2a
-
New York
,
1949ko
azaroaren 3a
) enpresari eta aberats estatubatuarra, arte bildumagile eta
filantropoa
izan zen.
[1]
Solomon
Filadelfian
jaio zen,
Pennsylvanian
. Familia
judu
baten altzoan jaio zen: aita Meyer Guggenheim zen eta Solomonen anaiak Simon, Benjamin eta Daniel ziren. Suitzan ikasi zuen, gero Estatu Batuetara itzuli zen meatzaritzan eta metalurgian familiako negozioan lan egiteko, urteak geroago Alaskan Yukon Gold Company sortu zuen.
[2]
1904an Braden Copper Company sortu berriaren lehen presidentea izan zen; meategi hori munduko lurpeko meategirik handiena izatera iritsi zen. Irene M.
Rothschildekin
(1868-1954) ezkondu zen. 1919an bere negozioak utzi zituen bere arte bilduman buru belarri aritzeko; horretan,
Hilla Rebay
margolari alemaniarrak lagundu zion. 1937an
Solomon R. Guggenheim Fundazioa
sortu zuen,
arte modernoaren
garapena eta hedapena bultzatzeko asmoz. 1949an hil zen.
Brooklyngo
Salem Fields Cemetery hilerrian lurperatuta dago.
[3]
New York hiriko
Solomon R. Guggenheim Museoa
, 1955 eta 1959 artean eraiki zen. Eraikinaren diseinua
Frank Lloyd Wright
arkitektoarena izan zen. Solomonen omenez haren izenarekin bataiatu zuten. Museo horren lan asko Salomonen bilduma pertsonaletik zetozen. Hiru alaba izan zituen, tartean
Eleanor Guggenheim
(gero Lady Castle Stewart bihurtua) eta
Gertrude Guggenheim
.