Wikipedia, Entziklopedia askea
Soldatapeko lana
langile
baten eta nagusi edo patroiaren (
enpresari
gisa ezagunagoa) arteko harreman
sozioekonomikoa
, zeinaren bitartez lehenak bere lan-indarra saltzen duen lan kontratu baten bidez, hau formala zein informala delarik. Transakzio hauek orokorrean
lan-merkatuan
burutzen dira, hala, ordainsari edo soldata merkatuaren bitartez ezartzen delarik
[1]
. Soldataren trukean, lanaren produktua nagusiaren jabegoaren parte bihurtzen da, AEBko jabetza intelektualaren jabego patenteen kasuak salbuespenak izanik, non patenteen aitorpena jatorrizko asmatzaileari dagokion.
Soldatapeko langilea
izango da bere diru-sarrerak lortzeko bide nagusia bere lan-indarren salmenta denean.
Gaur egun, hau da
ELGAko
herrialdeak bezalako ekonomia misto modernoetan nagusitzen den enplegu mota. Nahiz eta, lan gehienak egitura honen arabera burutu, kudeatzaileen lan kontratuak eta langile profesionalek zenbaitetan izendapen berezi edo klasekoak izaten dituzte, beraz, "soldatapeko langile" kontzeptua soilik eskulanari eta erdigaitasun mailakoa dutenei esleitu ohi zaio.