Sofia Karolina Brunswick-Wolfenbuttelekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sofia Karolina Brunswick-Wolfenbuttelekoa

Bizitza
Jaiotza Brunswick 1737ko urriaren 8a
Heriotza Erlangen 1817ko abenduaren 22a  (80 urte)
Hobiratze lekua Neustadter Kirche, Erlangen (en) Itzuli
Familia
Aita Charles I, Duke of Brunswick-Wolfenbuttel
Ama Filipina Karlota Prusiakoa
Ezkontidea(k) Friedrich III, Margrave of Brandenburg-Bayreuth (en) Itzuli  ( 1759ko irailaren 20a , 1759ko irailaren 18a -   1763ko otsailaren 26a )
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Welf (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak agintaria

Sofia Karolina Brunswick-Wolfenbuttelekoa ( 1737ko urriaren 7a - 1817ko abenduaren 22a ) Karlos I.a Brunswick-Wolfenbuttelekoaren alabarik nagusiena izan zen. Bere ama Filipina Karlota Prusiakoa zen, Frederiko Handiaren arreba.

1753an Jurgi II.a Erresuma Batukoak bere seme Jurgi, Galesko Printzearekin ezkontzea nahi izan zuen. Helburua Prusiarekin harremanak hobetzea zen, Sofia Karolina Frederiko II.a Prusiakoaren iloba baitzen. Erresuma Batuak laguntza behar zuen Frantzia eta Austriaren aurkako gerra egiteko, Iraultza Diplomatikoa zela eta. Galesko Printzearen ama, Augusta Saxonia-Gothakoa , ez zegoen ados, eta ezkontza zapuztu zuen.

1759ko irailaren 20an Frederiko III.a Brandenburgo-Bayreuthekoarekin ezkondu zen. Senarra hamaika hilabete lehenago alargun geratu zen, Sofia Karolinaren izeba Gilemina Prusiakoa hil eta gero. Ez zuten seme-alabarik eduki. Hala ere, Frederikok alaba bat zuen, Elisabet Frederika Sofia Brandenburgo-Bayreuthekoa , Sofia baino bost urte gazteagoa.

1817ko abenduaren 22an hil zen, 80 urte zituela.