Sodio hidroxidoa
(
Na
OH
), halaber
soda kaustiko
izenaz ezaguna,
hidroxido kaustiko
bat da (
base
kimiko moduan batez ere) eta industrian erabiltzen da
paper
,
ehun
eta
detergente
fabrikazioan. Gainera, petrolio-industrian erabiltzen da zulaketa-lohiak egiteko. Etxe mailan asko ezagutzen dira bere erabilgarritasunak, sukaldeen eta bainugelen tutueria hustubideak desblokeatzeko eta etxeko xaboia fabrikatzeko besteak beste.
Giro-tenperaturan, airearen hezetasuna (
higroskopiko
) xurgatzen duen usain gabeko solido zuri
kristalinoa
da
sodio hidroxidoa
. Substantzia manufakturatu bat da. Bero kantitate handia askatzen du uretan disolbatzen denean edo azido batekin neutralizatzen denean , nahikoa izan daitekeena material-erregaiak pizteko. Oso
korrosiboa
da sodio hidroxidoa. Orokorrean, solido egoeran edo % 50eko soluzio moduan erabiltzen da.
Sodio hidroxidoa
erabiltzen da
xaboiak
,
kolorezko arkatzak
,
papera
,
lehergaiak
eta
petroliozko
pinturak eta produktuak fabrikatzeko. Era berean,
kotoizko
ehunen, garbitegien eta zuriketen, oxidoen estalduren,
galvanoplastien
eta erauzte elektrolitikoen prozesamenduetan erabiltzen da. Arrunki, hustubideen eta labeen garbigailuetan aurkitzen da. Pinturaren ezabagailu moduan ere erabiltzen da, eta gainera, egurrezko altzarien pintura zaharra kentzeko erabiltzen dute
ebanistek
.
Mahai
olibaren
eltzeko tradizionalaren lanketan erabiltzen da, batez ere
kamamila
eta
gordala
moduko oliba motetan.
Bere erabilera garrantzitsua da ere
Bayer prozesuan
aluminioa
lortzeko
bauxitaren
bidez.
Sodio hidroxidoaren
gehiengoa kaustifikazio-metodoaren bidez sintetizatu egiten da, hau da, beste
hidroxido
bat sodioaren
gatz oxoazido
batzuekin elkartzen da.
Erreakzioaren adibideak erakusten du
kaltzio hidroxidoa
edo kare hila (
kaltzio oxidotik
edo kare bizitik eta
uretik
datorrena)
sodio karbonatoarekin
elkartzen dela (
azido karbonikotik
eta
sodiotik
datorrena)
sodio hidroxidoa
eta
kaltzio karbonatoa
eratzeko.
Ca(OH)
2 (aq
) +
Na
2
CO
3 (aq)
→ 2 NaOH
(aq)
+
CaCO
3 (s)
Gaur egun, nahiz eta
sodio hidroxidoa
sodio kloruroa
edo
gatzuna
moduko soluzio akuoso batekin fabrikatzen den
elektrolisi
bidez,
kloroaren
ekoizte-prozesuan erabiltzen den azpiproduktu baten ondorio da ere.
- Anodo
: 2Cl
?
→ Cl
2 (gas)
+ 2e
-
- Katodoa
: 2H
2
O + 2e
-
→ H
2
+ 2OH
?
Elektrolisia
aurrera doan heinean,
kloruro
anioiak
askatzen dira eta
hidroxido
ioiengatik
ordezkatzen dira. Hidroxido ioiak
disoluzioan
dauden sodio
katioiekin
konbinatzerakoan,
sodio hidroxidoa
eratzen dute. Sodio katioiak ez dira
sodio metalikora
murrizten bere
potentzial
baxuagatik.
Metodo tradizionalean, uretan diluituta dagoen
soda
zati txiki baten soluzio bat erabiltzen da
margarina
komuna ekoizteko,
pretzel
bat egiteko eta
lutefiska
egiteko ere. Lutefiska herri
eskandinaviarren
janari tradizionala da eta arrainez egiten da.
konposatu honekin erlazionatutako beste konposatu kimiko batzuk
|
---|
|