Sociedad Deportiva de Remo Pedrena
(
euskaraz
:
Pedrena Arraun Kirol Elkartea
)
Marina de Cudeyoko
(
Kantabria
,
Espainia
) Pedrena auzoko
arraun
taldea da.
Pedrenaren kolore klasikoak elastiko zuria eta traineru beltza izan dira. 2018an
La Pedrenera
traineru zuria estrenatu zuten eta elastiko beltza jantzi zuten, baina hurrengo urtean kolore klasikoak berreskuratu zituzten. 2021. denboraldian berriz uretaratu du
La Pedrenera
zuria.
1895ean
sortua, tosta finkoan, mota guztietako kategorian hartu du parte:
bateletan
,
trainerillatan
eta
trainerutan
eta baita tosta mugikorrean ere. Bere palmaresean 4
Kontxako Bandera
eta 8
Espainiako Traineruen Txapelketa
ditu.
Pedrenako ontzi baten lehenengo agerraldia 1895ekoa da. Salustino Higuerak bazuen
Laurak Bat
izeneko trainerua. Honek Jose Ansorena mutrikuarra ekarri zuen patroi lanetarako eta 1900 artean hainbat garaipen lortu zituen.
Santanderko estropadak
jokatu zituen XX mendearen hasieran eta 1919 eta 1920an garaipen handiak lortu zituen. 1932 eta 1933an ere txapeldun atera zen. Santander inguruko koadrillek hartzen zuten parte estropada haietan.
Pedrenaren lehenengo "urrezko aroa" izan zen. Garai hartan
Pepe Bedia "Joselon"
patroi zuela,
Castilla
traineruak Kontxako bandera hiru aldiz irabaztea lortu zuen.
Castilla
trainerua Ginean egin zuten eta oso arina zen, 165 kg baino ez zituen pisatzen, garai hartakoen erdia.
Bilbo aldean
eta Santander aldean ere bandera ugari jaso zituen. Emaitza onek puzturik Espainiako txapelketan antolatzea bultzatu zuen, bai eta irabazi ere. Garai hartan etsai nagusi
Hondarribia
,
Orio
eta
Kaiku
izan zituen. 1949an ia dena irabazi ondoren arraun egiteari utzi zion taldeak.
Bigarren urrezko aroa Hondarribiaren berpiztearekin batera iritsi zitzaion Pedrenari 60. hamarkadaren bukaeran. Urte haietan Pedrenak Espainiako txapelketa ia guztiak irabazi zituen, Hondarribia Kontxan nagusitu zen bitartean. Bien arteko desafioak ere famatuak izan ziren, Santonan adibidez 30.000 ikusle elkartu ziren1968ko abuztuaren 18an.
Azken garaipen sonatua 1976an izan zuen, pronostikoak hautsiz Kontxako bandera irabazi zuenean.
2005ean Kontxa irabaztear egon zen, denborale izugarriak bigarren txandako traineruak nabarmen kaltetu zituenean, baina Orio abordatu izanagatik kanporatua izan zen.
Bestalde,
TKE Liga
martxan jarri denetik Pedrena beti goren mailan ibili da, zorte handirik izan ez duen arren. Azken urteetan diru sarrerak gutxitu eta maila apalagoa eman du, 2012 eta 2013 urteetan 10. postuan gelditu da. 2014an diru arazo latzen ondorioz ezin izan zuen kalitatezko tripulazioa osatu eta 19 punturekin azkena gelditu zenez maila galdu zuen. 2015 urtean KAE Ligan bandera bat irabaztea lortu zuen baina sailkapen orokorrean zazpigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Hurrengo urteetan bigarren txandan aritzea egokitu zaio.
2020. urtean Joseba Fernandez entrenatzailea fitxatu zuen eta denboraldia txukun hasi zuen, Kantabriarren artean jokaturiko estropada guztiak irabaziz (tartean Kantabriako txapelketa). KAE Liga bera ere nagusitasun osoz irabazi zuen, tartean zortzi estropada, baina play-offetan ez zuen igotzerik lortu. 2021. denboraldirako
Juan Mari Lujanbio
patroia fitxatu zuen. Kantabriako estropadetan nagusi izan zen. Hurrengo urteetan KAE Ligako txanda nagusian ibili da, play-offak berriz jokatu ere bai, baina ez du lortu mailaz igotzerik.
- Jose Ansorena (XIX mende bukaeran): Santanderko estropada zaharrak
- "Ti Fredo" (1919-1922): Santanderko estropada zaharrak
- Jose Bedia
"Joselon" (1943-1965): 3 Kontxa eta Espainiako 4 Txapelketa.
- Ruben Laso
"Michelena" (1967-1980): Kontxa 1 eta Espainiako 2 Txapelketa.
- Borja Gomez
(2004-2016)
- Laurak bat
: 1895
- Baceta
: 1911 (emakumezkoak)
- Santos Martires
: 1919
- Diez Hermanos
: 1920
- Maria de los Angeles
: 1922 (emakumezkoak)
- Elcano
: 1933
- Pasayako
: 1933
- Cantabria
: 1943
- Castilla
: 1944-1949, 1965-1966
- La Montanesa
: 1967-1968
- Pedrena
: 1976
- Sardinero
: 1985
- Marina Pedrena
: 1997
- San Pedro
: 1998
- Marina de Cudeyo
: 2003-2005, 2008-2010
- Maria
: 2006-2007
- Seve Ballesteros
: 2010-2013
- Cantabria
: 2013
- La Pedrenera
: 2017-egun
- Txapelduna (4):
1945, 1946, 1949 eta 1976.
- Bigarrena (2): 1943 eta 1948.
- Hirugarrena (2): 2006 eta 2011.
- Sailkapen estropadako irabazlea
(0)
- Sailkatua (9): 1976, 1979, 1985, 2005, 2006, 2007, 2009, 2010 eta 2011.
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Laugarrena
2005
eta
2006an
.
- Irabazitako estropadak (
2021 barne
): 3
- Parte hartzeak (12): 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014
- KAE Liga
(1):
2020.
- Euskal Liga
(0):
Bederatzigarren 2002an.
- Txapelduna (8):
1944, 1947, 1948, 1965, 1966, 1967, 1968 eta 1970.
- Bigarrena (3): 1946, 2003 eta 2009.
- Txapelduna (18):
1942, 1943, 1945, 1946, 1947, 1948, 1949, 1950, 1964, 1965, 1966, 1969, 1979, 1985, 2007, 2020, 2021 eta 2022.
- Kantabriako distantzia luzeko traineru txapelketa
(2): 2021, 2022.
Handiak
|
Nerbioiko Sari Handia
(1):
1966.
El Corte Ingles Bandera
(1):
1973.
Generalisimoaren Kopa (A Coruna)
(5):
1964, 1965, 1967, 1969, 1970.
|
Etxekoak
|
Marina de Cudeyoko Bandera
(5): 1972, 1985, 2002, 2020, 2022.
S.D.R. Pedrena Bandera (2): 2001, 2002.
|
Kantabrian
|
Laredon estropada (1): 1966.
Santonako estropada (1): 1970.
Memorial Miguel Laredo (1): 1972.
Castro Urdialesko Bandera
(2): 1976, 2022.
Errege Kopa (Santanderko Banderan)
(1): 1976.
Sotileza Bandera
(9): 1979, 1983, 1985, 1997, 2007, 2010, 2015, 2020, 2021, 2022.
Bansander Bandera
(8): 1985, 2007, 2008, 2015, 2020, 2021, 2022, 2024.
San Vicente de la Barquerako Bandera
(2): 1983, 2014.
Suancesko Bandera
(2): 1997, 2000.
Astilleroko Bandera
(1): 1997.
Pontejosko Bandera
(2): 1997, 1998.
Santonako Bandera
(2): 1997, 2002.
Carasako Bandera
(1): 1998.
S.D.R. Castro Urdialesen Bandera
(1): 2007.
Caja de Cantabria Bandera
(3): 2007, 2010, 2012.
Corte Ingles Bandera
(11): 2006, 2007, 2010, 2011, 2012, 2015, 2017, 2020, 2021, 2022, 2023.
Santonako jeitsiera
(3): 2009, 2010, 2011.
Flaviobriga Bandera
(1): 2009.
San Jose traineruen igoera (Astillero)
(1): 2010.
Colindresko jeitsiera
(2): 2012, 2017.
Santanderko Bandera
(4): 2015, 2020, 2021, 2022.
Comercio Castro Urdiales
(1): 2020.
Camargoko Bandera
(1): 2022.
|
Bizkaian
|
Plentziako Bandera
(1): 1998.
Iberiaren Bandera
(1): 2002.
Getxoko Bandera
(1): 2006.
Algortako Portuzarra Ikurrina
(1): 2020.
Sestaoko Bandera
(1): 2021.
|
Gipuzkoan
|
Hernaniko Bandera
(2): 2001, 2002.
Pasaiako Bandera
(1): 2002.
Irun Hiriko Bandera
(1): 2002.
Ekolo Bandera
(1): 2020.
Zumaiako Ikurrina
(1): 2020.
Adegi Bandera
(1): 2020
Getariako Bandera
(1): 2020.
Orio Kanpina (KAE)
(1): 2021.
Hondarribiko bandera (KAE)
(1): 2022.
|
Galizan
|
Conde de Fenosa Bandera
(2): 1979, 1981.
Afamo Bandera (Moana)
(1): 2010.
|
Besterik
|
Kantauriko Arraun Jokoak
(1): 1967.
Errioxako Bandera
(2): 2003, 2006.
|
Urtea
|
Liga
|
Kontxa
|
2003
|
TKE Liga, 9.a
|
-
|
2004
|
TKE Liga, 8.a
|
-
|
2005
|
TKE Liga, 4.a
|
deskalifikatua (1.a)*
|
2006
|
TKE Liga, 4.a
|
3.a
|
2007
|
TKE Liga, 6.a
|
5.a
|
2008
|
TKE Liga, 6.a
|
-
|
2009
|
TKE Liga, 5.a
|
4.a
|
2010
|
TKE Liga, 5.a
|
7.a
|
2011
|
TKE Liga, 6.a
|
3.a
|
2012
|
TKE Liga, 10.a
|
-
|
2013
|
TKE Liga, 10.a
|
-
|
2014
|
TKE Liga, 12.a
|
-
|
2015
|
KAE 1 Liga, 7.a
|
-
|
2016
|
KAE 1 Liga, 5.a
|
-
|
2017
|
KAE 1 Liga, 8.a
|
-
|
2018
|
KAE 1 Liga, 6.a
|
-
|
2019
|
KAE 1 Liga, 6.a
|
-
|
2020
|
KAE 1 Liga, 1.a
|
-
|
2021
|
KAE 1 Liga, 3.a
|
-
|
2022
|
KAE 1 Liga, 2.a
|
-
|
2023
|
KAE 1 Liga, 8.a
|
-
|
2021eko otsailean jokatu zuen estropada aurrenekoz. Camargon izan zen eta garaipena lortu zuen Castroren aurkako lehian.
Pedrenak
Marina de Cudeyoko Bandera
antolatzen du urtero.
|
---|
KAE 1
| | |
---|
---------------
|
KAE 2
| |
---|