Wikipedia, Entziklopedia askea
Sleuth
,
1972ko
Joseph L. Mankiewicz
estatubatuar
zinema zuzendariak
zuzendutako
misteriozko
thriller
film bat da.
Anthony Shaffer
antzerkigilearen
1970eko izenburu berdineko antzezlanean
oinarritua dago.
Laurence Olivier
eta
Michael Caine
aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako
hiru izendapen jaso zituen:
Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
(Michael Caine eta Laurence Olivier),
Zuzendari onenaren Oscar Saria
(Joseph L. Mankiewicz) eta
Soinu banda onenaren Oscar Saria
(
John Addison
).
Izenburu berdineko berregokitzapena
(2007) izan zuen.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Andrew Wyke (
Laurence Olivier
) hilketei buruzko eleberri idazle arrakastatsua da, adimen joko eta asmakizunen zalea, ondorioz bere jauretxea joko eta gailu xelebren bildumaleku bilakatu du.
Arratsalde batez, Andres bere etxera Milo Tindle (
Michael Caine
) gonbidatuko du, hain zuzen ere, Andrewren emazte Margueriten (
Eve Channing
) maitalea eta ileapaindegi kate bateko jabea dena. Milok Margueritekin ezkondu nahi du, baina Wyken ez dio emazteari dibortzio ondorengo pentsiorik ordaindu nahi.
Wykek Tindleri haren etxea harribitxi lapurreta bat simulatu dezala proposatuko dio, honela aseguruetxeak ordaindutako indemnizazioaren diruaz, Wykek emazteari ordainduko dio. Tindlek ez du halako gauzarik egin nahi, baina azkenean, Wykek konbentzitzea lortuko du. Orduan arazoak eta ustekabeak sortzen hasi eta dena korapilatzen joango da.