Ska
|
---|
|
Sorrera
| 1950eko hamarkada
|
---|
Sorlekua
| Kingston
,
Jamaika
|
---|
Hedapena
| Hasieran
Jamaikan
,
1960ko hamarkadan
zehar
Ingalaterran
eta
1980ko hamarkadan
zehar mundu osora
|
---|
Instrumentuak
| Gitarra elektrikoa
,
baxua
,
kontrabaxua
,
tronpeta
,
tronboia
,
saxofoia
,
teklatua
eta ahotsa
|
---|
|
Rocksteadya
,
duba
,
dancehalla
eta
reggaea
|
Ska
jamaikar
jatorriko musika estiloa da,
1950eko hamarkadako
sound system
etan sortua.
Ska musika
Kingston
en jaio zen,
Jamaika
ko hiriburuan, XX. mendeko 1950eko hamarkadan. Jamaikako hiri handietan, jende asko plazetan elkartzen zen, bertan
soundsystem
ek (DJen antzekoek) jartzen zituzten estatubatuar jazz, soul eta, batez ere rhythm & blues musika motetako kanta berriak entzuteko. Hasieran, furgoneta bat besterik ez zen, musika ekipo zaratatsu batekin. Furgoneta horiek sinbolo batzuk eramaten zituzten, ska musika irudikatzen zituztenak, lauki zuri-beltzekin.
Edward Seaga-k, geroago Jamaikako lehen ministro izan zenak, musika jamaikarra sustatu zuen.
1958
an,
West Indian Records Limited
sortu zuen: bertako artisten musika ekoizten zuten, kanta estatubatuarrak jo zitzaten. Urte horretan bertan, Laurel Aitken-ek lehen grabazioa egin zuen eta handik urte batzuetara, beste artista batzuek ere beren disko-etxeak eratu. 1950eko hamarkadaren amaieran, Kingstongo musikariek hainbat musika mota nahastu zituzten: jazza eta rhythm & bluesarekin esperimentuak egiten hasi ziren, Karibeko musikarekin fusionatuz. Kantak beren gustura onduz, ska sortu zuten.
Ez dago ziur
ska
izenaren arrazoia: Skatalites taldeko kideek diotenez, horrela deitzen da, Cluet Johnson baxu jotzaileak
Love Skavoovie
esaten zuelako bere lagunak ikustean; aldiz, Ernest Ranglin gitarra jotzaileak esaten zuenez, hitz horrek gitarrak egiten zuen soinua deskribatzen zuelako. Agian bi ideia horien nahasketa da, Cluet Johnsonek baitzioen hitz horrek onomatopeiaren bidez azaltzen zuen musika horren soinua.
1970eko hamarkadan, jamaikar etorkin
rude boy
askok Inglaterrara alde egin zuten. Bertan ska punkaren soinu azkarrarekin nahastu zen baina, betiko gisan, beti ere era alai eta dantzagarrian. Handik urte batzuetara, talde ingeles asko oso ezagunak egin ziren: adibidez,
The Specials
, The Selecter, The Beat, Bad Manners eta
Madness
. Gero, musika estilo hori azkar-azkar hedatu zen Europa osoan zehar.
Ska taldeok mundu osoan zehar oso ezagunak dira:
The Skatalites
, Toots and the Maytals,
Desmond Dekker
, The Beat,
The Specials
,
Madness
, The Selecter... Euskal Herrian ere ezagun asko daude:
Kortatu
,
Skalariak
,
Betagarri
,
Fermin Muguruza
,
Ze Esatek!
,
Hertzainak
,
Tijuana in Blue
,
Ska-p
... Gaur egun, talde gehienek jaietan kontzertuak ematen dituzte eta lagun askok ondo pasatzeko bakarrik sortzen dute taldea.
Ska talde batean maizenik erabilitako musika tresnak honako hauek dira: baxua, gitarra, bateria, saxofoia, tronboia, teklatua eta tronpeta. Zenbait taldek beste musika-tresna batzuk ere darabiltzate: trikitrixa, dultzaina, harmonika, gaita...
- Talco
,
Italia
- Arpioni
,
Italia
- Asesinos Cereales
,
Argentina
- Bad Manners
,
Ingalaterra
- Banda Bassotti
,
Italia
- Betagarri
,
Euskal Herria
- Desmond Dekker
,
Jamaika
- Discipulos de Otilia
,
Herrialde Katalanak
- Dr. Calypso
,
Herrialde Katalanak
- Fermin Muguruza
,
Euskal Herria
- Hertzainak
,
Euskal Herria
- Hesian
,
Euskal Herria
- Joxe Ripiau
,
Euskal Herria
- Kortatu
,
Euskal Herria
- La Familia Iskariote
,
Euskal Herria
- La Gossa Sorda
,
Herrialde Katalanak
- Madness
,
Ingalaterra
- Negu Gorriak
,
Euskal Herria
- Obrint Pas
,
Herrialde Katalanak
- Odi
,
Herrialde Katalanak
- Oliba Gorriak
,
Euskal Herria
- Oprimits
,
Herrialde Katalanak
- Owix
,
Herrialde Katalanak
- Pikutara
,
Euskal Herria
- Piperrak
,
Euskal Herria
- Potato
,
Euskal Herria
- Sagarroi
,
Euskal Herria
- Ska-P
,
Vallecas
- Skatalites
,
Jamaika
- Skatala
,
Herrialde Katalanak
- Skalariak
,
Euskal Herria
- Skaparapid
,
Herrialde Katalanak
- Skarface
,
Frantzia
- Skarnio
,
Galiza
- The locos
,
Madril
- The Selecter
,
Ingalaterra
- The Specials
,
Ingalaterra
- The Toasters
,
Estatu Batuak
- Tijuana in Blue
,
Euskal Herria
- Tokyo Ska Paradise Orchestra
,
Japonia
- Toots and the Maytals
,
Jamaika
- Vendetta
,
Euskal Herria
- Ze Esatek
,
Euskal Herria
- Skatu
,
Euskal Herria
- Egurra ta Kitto
,
Euskal Herria
- Betagarri
,
Euskal Herria
- DeSKArtados
,
Valladolid