Wikipedia, Entziklopedia askea
Shuhada' Sadaqat
,
[1]
jaiotzez
Sinead Marie Bernadette O'Connor
eta profesionalki
Sinead O'Connor
izenaz ezaguna (
Dublin
,
1966ko
abenduaren 8a
-
Londres
,
2023ko
uztailaren 26a
) abeslari
irlandarra
izan zen.
[2]
[3]
[4]
Estilo asko landutako egilea da,
pop
eta
ingelesez
nagusiki. Hala ere,
Sean-Nos Nua
bere zortzigarren diskoan gaelerazko abestiak ere sartu zituen,
folk musikaren
ukituekin batera.
|
Atal honek
erreferentziak
behar ditu.
Hemen
erreferentzia egiaztagarriak
gehituz lagun dezakezu.
|
Kantariaren inguruan hainbat polemika piztu izan dira behin baino gehiagotan: 1990ean uko egin zion Estatu Batuetako antzoki batean jotzeari, kontzertuaren aurretik ereserki nazionala ematen bazuten. Kantariaren arabera, ez zen egokia "gerra eta abertzalekeria garaietan erabiltzen ziren ekintzak" eta artea uztartzea.
1992an
Saturday Night Live
telebista saiorako zuzeneko batean zehar
Eliza Katolikoa
ren kontrako kritika gogorrak zituen kantu bat abestu zuen (
Bob Marley
ren
War
kantuaren bertsio bat), eta garaiko
Aita Saindu
aren,
Joan Paulo II
.aren, argazkia kamaren aurrean zatikatu. Ekintza horiek hautsak asko harrotu zituen, eta handik gutxira Bob Marleyren omenezko kantaldi batean entzuleek txistu eta irainka hartu zuten.
Grammy Sariari
uko egin zion, euren kutsu komertzialagatik protesta eginez, eta hainbat artistarekin ere ika-mikak izan zituen.
2017an izena aldatu zuen, eta ofizialki Magda Davitt bihurtu zen. Arau heteropatriarkalei aurre egiteko egin zuen hautu hura.
[5]
Geroago,
islam
a erlijiotzat hartu zuenean, Shuhada' Davitt izen berria hartu zuen, eta 2019an abizena aldatu zuen, bere izen osoa Shuhada' Sadaqat izanik.
[6]
- 1987
The Lion and the Cobra
- 1990
I Do Not Want What I Haven't Got
- 1992
Am I Not Your Girl?
- 1994
Universal Mother
- 1997
Gospel Oak
- 1997
So Far... the Best of Sinead O'Connor
- 2000
Faith and Courage
- 2002
Sean-Nos Nua
- 2003
She Who Dwells in the Secret Place of the Most High Shall Abide Under the Shadow of the Almighty
- 2005
Collaborations
- 2005
Throw Down Your Arms
- 2007
Theology
- 2012
How About I Be Me (and You Be You)?
- 2014
I'm Not Bossy, I'm the Boss
- 2019
No Mud No Lotus
- ↑
(Ingelesez)
Sullivan, Caroline. (2023-07-26).
≪Sinead O’Connor obituary≫
The Guardian
ISSN
0261-3077
.
(Noiz kontsultatua: 2023-07-29)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Chiappe, Domenico. (2023-07-26).
≪Muere Sinead O'Connor, la voz incomparable, a los 56 anos≫
El Correo
(Noiz kontsultatua: 2023-09-11)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
EFE. (2023-08-08).
≪Irlanda despide a Sinead O'Connor, la incomparable voz rebelde≫
Faro de Vigo
(Noiz kontsultatua: 2023-09-11)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Sport. (2023-07-26).
≪Sinead O'Connor, la incomparable voz irlandesa≫
sport
(Noiz kontsultatua: 2023-09-11)
.
- ↑
(Ingelesez)
Loughrey, Clarisse. (2018-08-14).
≪Sinead O'Connor claims abusive mother 'ran a torture chamber' in emotional Dr. Phil interview≫
The Independent
(Noiz kontsultatua: 2023-07-29)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Sinead O’Connor (Shuhada Sadaqat): ‘I’m rebuilding life’≫
The Point Of Everything
2021-09-26
(Noiz kontsultatua: 2023-07-29)
.