Wikipedia, Entziklopedia askea
Shinichi Suzuki
(
japonieraz
:
鈴木 ?
?
)
(
Nagoia
,
1898ko
urriaren 17a
-
Matsumoto
,
1998ko
urtarrilaren 26a
)
Japoniar
pedagogoa izan zen, izen bereko biolin-ikaskuntzarako metodoaren sortzailea.
Aitak harizko musika-tresna japoniarrak egiten zituen, eta Japoniako
biolin
-fabrikatzaile handiena izatera iritsi zen.
Tokion
lehenbizi, eta
Berlinen
gero,
Joseph Joachim
hungariar biolin-jotzaile eta irakaslearen ikasle handienetako birekin egin zituen musika-ikasketak. Laukote bat osatu zuen bere anaietako hirurekin, baina batez ere musika-irakaskuntzak eman zion ospea eta arrakasta. Biolina jotzeko irakaskuntza-metodo bat osatu zuen, haur orok, adimena gorabehera, hitz egiten ikasten duen bezala musika-tresna bat jotzen ere ikas dezakeelako printzipioan oinarrituta.
Suzuki metodoa
izena hartu zuen. Metodo horrek talde-diziplina bultzatzen du, banakoarena bultzatu ordez eta biolinaren kasuan ez ezik, beste tresna batzuen irakaskuntzan ere erabili izan da. Gaur egun, mundu osoan dago zabalduta.