Shevat
edo
Shvat
(
hebreeraz
:
??????
,
akadierazko
?ab?tutik, "jotzen duen euria", hilabete honetako eurien indarragatik, ipar hemisferioko neguko azkenak),
hebrear egutegi
modernoko bosgarren hilabetea da, Munduaren Sorrerarekin hasten dena, eta hamaikagarren hilabetea,
Bibliako
hilabete ordenaren arabera,
Nisan
hilabetetik hasten dena, hebrearrak,
Egiptotik
esklabotzatik irten izana ospatzeko.
Shevat hilabeteari Biblian emandako izena, soilik "hamaikagarren hilabetea" da, zenbaketa ordinala jarraituz, hebrear urteko gainontzeko hilabete guztiak bezala
Toran
:
Berrogeigarren urtean, hamaikagarren hilabeteko lehen egunean,
Moisesek
israeldarrei hitz egin zien,
Yahvehk
eurei buruz agindu zion guztia azalduz
" ((
Dt 1:3
).
Bere egungo izenak, Shevat, bere jatorria, antzinako
Babiloniako
hilabeteen izenean du, akadieratik datozenak, eta, hemendik, bertan
K.a. 586
eta
K.a. 536
bitartean erbesteratutako juduek hartu zituzten,
Nabukodonosor II.ak
erbesteratu ondoren. Shevat hilabetea, bere izen babiloniar berriarekin, behin baino ez da agertzen:
"hamaikagarren hilabetea, Shevat hilabetea dena"
. (
Za 1:7
).
Shevat hilabeteak, beti 30 egun ditu, eta ipar hemisferioko neguko hilabete bat da, gregoriar egutegiko urtarrila eta otsailarekin parekatzen dena, urtearen arabera.
Zodiakoko
bere zeinua,
Aquarius
da, euri garaiaren amaiera eta ibaien eta ur iturrien isuri oparoaren amaiera garaia izateagatik.
Tu Bishvat
, "Zuhaitzen Urte Berria" -Shevat hilabeteko 15. egunean,
hebrear egutegiak
, bere lau "urte buru"etako bat ezartzen duen garaia: neguko loaldiaren ondoren, zuhaitz eta landareen udaberriko berpiztea ospatzen duena.