Wikipedia, Entziklopedia askea
Sheldon Lee Glashow
(
New York
,
Ameriketako Estatu Batuak
,
1932ko
abenduaren 5a
- )
Estatubatuar
fisikaria
da.
Harvard Unibertsitatean
eskuratu zuen doktoregoa, eta unibertsitate hartako irakaslea izan da, besteak beste,
1966az
gero. Glashowren lan nagusiek helburu hau izan dute:
oinarrizko partikulen
arteko elkarrekiko eragin desberdinak bilduko zituen teoria bateratzaile bat osatzea.
Laugarren motako
quarken
existentzia ere iragarri zuen Glashowk.
1970ean
osatu zuen bere
teoria bateratzailea
. Izadiko lau osagai oinarrizkoetako biren arteko elkarrekiko eraginak aztertu zituen,
indar elektromagnetikoaren
eta
indar ahulen
artekoak, hain zuzen ere. Glashowren teoriaren arabera, indar elektromagnetikoak elkarri atxikitzen dizkio molekulak, eta
elektroian
atomoaren
nukleoaren
inguruko orbitetan iraunarazten ditu; indar ahulak, aldiz, desintegrazio
erradioaktiboa
eragiten du nukleoan. 1979an,
Fisikako Nobel Saria
lortu zuen,
Steven Weinberg
eta
Abdus Salam
zientzialariekin batera.
|
---|
1901?1925
| |
---|
1926?1950
| |
---|
1951?1975
| |
---|
1976?2000
| |
---|
2001?egun
| |
---|