Wikipedia, Entziklopedia askea
Serafima Ilinitxna Hopner
(
errusieraz
:
Серафима Ильинична Гопнер
,
ukraineraz
:
Серафи?ма ?лл??вна Го?пнер
Serafima Illivna Hopner
;
1880
?
1966
)
Ukrainan
jaiotako militante
boltxebike
judua
izan zen
[1]
.
1901tik
zirkulu marxisten kide, eta
1903tik
Alderdi Komunistako militantea izan zen.
Odesan
eta
Nikolaieven
lan politikoa egindakoa.
1910an
erbestera
egin behar izan zuen,
Parisera
.
Lehen Mundu Gerran
zehar, posizio internazionalistan lerratu zen, eta
Frantzian
gudaren kontrako propaganda egin zuen.
1916an
Errusiara
ilegalki itzuli zen, eta bere lan politikoa zela eta, noizbait-nonbait atxilotua izan zen
[1]
.
1917an
Zvezda
(“Izarra”) aldizkariko langile egin zen, eta Alderdi Boltxebikearen Zazpigarren Biltzar Nagusiko ordezkari izan zen.
Urriko Iraultza
Sozialistaren ostean,
Ukrainan
botere
sobietara
sendotzen egin zuen lan.
1918ko
irailean, aste batzuez Ukrainako Alderdi Boltxebikearen buru izan zen, eta Ukrainako Armada Gorrien hezitzaile politiko baita.
1920
eta
1925
artean agitazioan lan egin zuen hainbat hiritan eta 1925 eta
1927
artean Zhetnodelen Prentsa departamenduaren burua izan zen
[1]
.
1927
eta
1928
artean
Ukrainako Alderdi Komunistako
Komite Zentraleko kide izan zen; eta
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako
hainbat Biltzar Nagusitarako ordezkari ere izan zen. 1927 eta 1929 artean
Ukrainako
Vseukrajinski Proletarii
(“Ukraina Osoko Langileak”) eta
Kommunist
aldizkariak ateratzen lagundu zuen.
Internazional Komunistan
ere lan egin zuen,
1935ean
, Kominternen VII Biltzar Nagusiko ordezkari izan zen
[1]
.
1934an
Historia Doktore titulua lortuta, 1938 eta 1945 atean
Istoritxeskogo Zhurnal
(“Historia-Kazeta”)
aldizkarian
lan egin zuen.
1933an
Leninen Ordenaren
Saria irabazi zuen, eta
1960an
Lan Sozialistaren Heroi izendatua izan zen.
1966an
hil zen
[1]
.