Wikipedia, Entziklopedia askea
Sektore ekonomikoen
pisuak irudikatzen dituen diagrama. Ekonomia zenbat eta aberatsago (eskuinerantz), lehen sektoreak (horiz) garrantzi txikiagoa erakusten du, hirugarren sektorea (marroiz) berriz gero eta garrantzitsuagoa da.
Ekonomia
hainbat adarretan zatituz,
sektore ekonomikoak
sortzen dira. Halaber, sektore ekonomikoak hainbat
azpisektoretan
zatitzen dira. Sektore ekonomikoen zatiketa hainbat eratara egin daiteke, ondoren zehazten denez.
- Nekazaritza
- Abeltzaintza
- Arrantza
- Meatzaritza
- Basogintza
- Elikagaigintza
.
- Ehungintza
- Metalaren industria.
- Industria kimikoa.
- Sektore teknologikoa.
- Eraikuntza sektorea.
- Energia sektorea.
- Industria
sektorea.
- Burdingintza
(burdin mineralaren erauzketa izan ezik).
- Osasuna
- Hezkuntza
- Segurtasuna
- Garraioa
.
- Komunikazio-zerbitzuak
- Finantza-zerbitzuak
- Merkataritza
- Turismo zerbitzua.
Berrikitan,
laugarren sektorea
bat eratu da, informazioaren eta ezagutzaren inguruko jarduera ekonomikoak biltzen dituena.
Bosgarren sektore
bat ere aipatu izan da.
Jean Fourastie
eta
Colin Clark
ekonomialariek diotenez, ekonomien garapenak aldaketa hau dakar: ekonomia tradizionaletan lehen sektorea nagusi izatetik, ekonomia aurreratuetan hirugarren sektorea nagusi izatera.
Zenbait herrialdetako populazio enplegatuaren banaketa sektoreka XXI. mende hasieran.
[1]
[2]
[3]
Biztanleria enplegatua sektoreka
Herrialdea
|
Lehen sektorea
|
Bigarren sektorea
|
Hirugarren sektorea
|
AEB
(2007)
|
% 1,4
|
% 21,0
|
% 78,0
|
Alemania
(2010)
|
% 2,1
|
% 24,4
|
% 73,5
|
Austria
(2010)
|
% 4,3
|
% 26,9
|
% 68,8
|
Botswana
(2005)
|
% 2,0
|
% 53,0
|
% 45,0
|
Erresuma Batua
(2010)
|
% 1,9
|
% 18,7
|
% 79,4
|
Euskal Herria
(2001)
|
% 3,0
|
% 35,4
|
% 61,6
|
Guatemala
(2002)
|
% 39,0
|
% 20,0
|
% 38,0
|
Japonia
(2007)
|
% 4,0
|
% 28,0
|
% 67,0
|
Suitza
(2010)
|
% 3,4
|
% 22,8
|
% 73,8
|
- ↑
Der Fischer Weltalmanach 2008.
Frankfurt am Main 2007.
- ↑
Der Fischer Weltalmanach 2012.
Frankfurt am Main 2011.
- ↑
Enplegatuak, lan egiten duten sektore ekonomikoaren arabera. Euskal Herria, 2001.
Datutalaia / Jendartea / Sektore ekonomikoak
(Noiz kontsultatua: 2023-3-6)
.