한국   대만   중국   일본 
Seanad Eireann - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Seanad Eireann

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irlandako Senatua
Seanad Eireann
26. legegintzaldia
Mota
Mota Goi ganbera
Zuzendaritza
Cathaoirleach Mark Day  ( FF )
2020 . urtetik
Leas-Chathaoirleach Joe O'Reilly ( FG )
2020 . urtetik
Osaketa
Eserlekuak 60

Alderdi politikoak
Gobernua (41)

Oposizioa (19)

Hauteskundeak
Bozketa sistema Boto bakar transferigarria (43 senatari zeharka aukeratuak)
Azken hauteskundeak 2020ko martxoaren 30-31
Batzarlekua
Leinster House
  Dublin   ( Irlanda )
Webgunea
www.oireachtas.ie

Seanad Eireann , Irlandako Errepublikako senatua, Oireachtas legebiltzarraren goi ganbera eta legebiltzar nazionala da. Behe ganbera edo Dail Eireann delakoa ez bezala, senatua ez dute herritarrek zuzenean hautatzen, senatariak hainbat modutan aukeratzen dira. Seanadaren eskumenak Dailarenak baino urriago eta mugatuagoak dira: bat ez datorren legeen onarpena atzeratzea besterik ez du bere esku, ez baitu beto ahalmenik. Dublingo Leinster House egoitzan biltzartzen da.

Osaera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Konstituzioaren 18. artikuluaren arabera, Seanad Eireann 60 senatariz osatuta dago, hurrengo moduan aukeratuak:

  • Hamaika Taoiseach-ak izendatua.
  • Sei Irlandako unibertsitateetako graduatuek aukeratuak:
  • Berrogeita hiru bost taldetan aukeratuak Dail Eireann-go kideen, aurreko legegintzaldiko senatarien eta hiri eta konderrietako kontseiluen bozkekin. Talde bakoitzak, teorian, gai edo ezparru jakin batzuetan jakitunak diren kideak biltzen ditu, 43 eserlekuak honela banatzen direlarik:
    • Zazpi senatari Talde Administratiboak aukeratuak: Administrazio publikoko eta zerbitzu sozialetako kideak.
    • Hamaika senatari Nekazaritza Taldeak aukeratuak: Nekazaritza eta arrantzaren erlazionatutako kideak.
    • Bost senatari Hezkuntza eta Kultura Taldeak aukeratuak: Hezkuntzarekin, artearekin, Irlanderarekin eta Irlandako kultura eta literaturarekin erlazionatutako kideak.
    • Bederatzi senatari Industria eta Merkataritza Taldeak aukeratuak: Industriarekin eta merkataritzarekin erlazionatutako kideak (ingenieritza eta arkitekturarekin erlazionatutakoak baita).
    • Hamaika senatari Lanaren Taldeak aukeratuak.

Seanad-erako hauteskundeak gehienez Dail-aren disoluziotik 90 egunetara ospatu behar dira. Hauteskundeetan, boto bakar transferagarrian oinarritutako ordezkaritza proportzionala erabiltzen da. 21 urte bete dituen irlandar oro izan daiteke senatari, betiere Dail-eko kidea ez baldin bada. Dena dela, hautagaitza aurkezteko baldintza batzuk bete behar dira; adibidez unibertsitateetako barrutian hautagaitza aurkezteko beharrezkoak dira 10 graduatuen sinadurak.

Eserleku baten bat hutsik geratzen baldin bada Taldeetako Barrutietan, hauteskunde berezi bat ospatzen da zeinetan Oireachtas -eko kideak soilik parte hartzen duten. Bestetik, Unibertsitateetako Barrutietako eserleku hutsiak betezeko, hauteskunde berezian unibertsitateetako hautesle guztiek parte hartzen dute.

26. Seanad-eko kideak (2020-) [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Alderdiak Senatariak
Fianna Fail 21
Fine Gael 16
Laboristak 4
Sinn Fein 4
Berdeak 4
HD Alliance 1
Independienteak 10
Guztira 60

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]