Santos Ladron de Zegama

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santos Ladron de Zegama

Cartagenako gobernadore militarra

1831ko martxoaren 21a  - 1832ko azaroaren 10a
Bizitza
Jaiotza Irunberri 1784ko azaroaren 14a
Herrialdea   Nafarroa Garaia , Euskal Herria
Heriotza Irunea 1833ko urriaren 13a  (48 urte)
Heriotza modua heriotza zigorra : bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak ofizierra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gradua jeneral
Parte hartutako gatazkak Iberiar Penintsulako Gerra
Erregezaleen matxinada
Lehen Karlistaldia

Santos Ladron de Zegama ( Irunberri , 1784ko azaroaren 13a ? Irunea , 1833ko urriaren 14a ) nafar militarra izan zen, Iberiar Penintsulako Gerran eta Erregezaleen matxinadan borrokatu zena. Kausa karlistarekin bat egin ondoren, fusilatua izan zen. [1]

Bizitza [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Santos Ladron de Zegama Irunberrin jaio zen 1784ko azaroaren 13an, handikien familia batean. Iberiar Penintsulako Gerran teniente-koronel bilakatu zen. Absolutismoaren jarraitzailea, Fernando VII.a Espainiakoak brigadier eta Nafarroako gobernadore militar izendatu zuen.

Erregea hiltzean, 1833ko urriaren 6an On Karlos errege aldarrikatu zuen. Logronon matxinatutako boluntario erregezaleen zuzendaritza hartu eta Nafarroa aldera joan zen, bertako boluntarioekin bat egiteko asmoarekin. Manuel Lorenzo brigadierrak aurre egin zion Los Arcosko guduan . Preso hartu eta urriaren 14an fusilatu zuten Iruneko zitadelan .

Francisco Iturraldek ordeztua izan zen, baina ez zuen luzaroan iraun. [2] . Azkenik, azaroaren 14an Lizarran , Tomas Zumalakarregi bilakatu zen haren ordezko .

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Asarta Epenza, Urbano. Ladron de Cegama, Santos. Aunamendi Entziklopedia [on line], 2024, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024ko urtarrilak 8) .
  2. Ezezaguna. (1846). Historia de la Guerra Civil en el norte y Cataluna. Sociedad tipografica de Hortelano y Cia., 279 or. .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]