한국   대만   중국   일본 
Santo Domingoko merkatua - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Santo Domingoko merkatua

Koordenatuak : 42°49′08″N 1°38′40″W  /  42.81899°N 1.64432°W  / 42.81899; -1.64432
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santo Domingoko merkatua
Iruneko Alde Zaharra
Santo Domingoko merkatuaren ataria, Done Jakue plazatik .
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea   Euskal Herria
Probintzia   Nafarroa Garaia
Udalerria Irunea
Koordenatuak 42°49′08″N 1°38′40″W  /  42.81899°N 1.64432°W  / 42.81899; -1.64432
Map
Historia eta erabilera
Irekiera 1876
Arkitektura
Ondarea

Santo Domingoko merkatua Iruneko Alde Zaharrean dagoen udal merkatu bat da.

Kokalekua [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Iruneko udaletxearen atzealdean kokatua dago, izen bereko Santo Domingoko aldaparen alboan dagoen Done Jakue plaza , Merkatuaren kalea eta Burguen plazaren artean, eta Santo Domingoko eliza eta San Fermin Aldapakoaren elizaren alboan.

Ordutegia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Ordutegia: Astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 14:00etara. Ostiral arratsaldean, 16:30etik 20:00etara.

Santo Domingoko merkatuaren alboko ikuspegia.

Saltokiak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

45 saltoki dauzka honela banatuak:

  • 9 arrain-saltoki
  • 9 fruta- eta barazki-saltoki
  • 8 haragi-saltoki
  • 5 txarkuteria-saltoki
  • 3 oilasko-saltoki
  • 3 bakailao-saltoki
  • 2 tripaki-saltoki
  • 2 saltoki, ogi eta opiletarako
  • Fruitu lehorren saltoki bat
  • Arrautza-saltoki bat
  • Ozpinez ondutako jakien saltoki bat
  • Lore-salmentarako saltoki bat

Halaber, merkatuak Caprabo supermerkatu bat ere badu, 1.307,30 metro koadrokoa. Merkatuak etxez etxeko banaketa-zerbitzua dauka, eta aparkalekua ordaintzen die eremu urdinean autoa uzten duten bezeroei.

Garraioa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Garraio publikoa: 14. autobus lineak geltokia merkatuaren atean du.

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Irunea