Sant'Angelo gaztelua
[1]
(
italieraz
:
Castel Sant'Angelo
; "
Hadrianoren
Mausoleoa" bezala ere ezaguna),
Tiber
ibaiaren eskuinaldeko ibarrean dagoen monumentu erromatar bat da,
Pons Aelius
zubiaren aurrean (gaur egun
Sant'Angelo zubia
),
Vatikano hiritik
gertu.
Borgo
rioneko
eraikin aipagarriena da.
Hadriano
enperadoreak hasia k.o. 135.ean bere eta bere familiaren
mausoleoa
izateko,
Antonino Piok
amaitu zuen 139. urtean. Monumentua,
trabertinoan
, Hadriano enperadoreak gidaturiko brontzezko koadriga batekin apaindua zegoen. Laster, eraikinak, bere erabilera aldatu zuen eta eraikin militar bihurtu zen.
Aurelianoren Harresietara
, 403. urtean bildu zen.
Gazteluaren gaur egungo izena, 590. urtetik dator,
Erroma
biziki kaltetu zuen
izurri
izurrite batean. Garai hartako
Aita Santua
,
Gregorio I.a Handiak
,
San Mikel Goiaingerua
ikusi zuen gazteluaren tontorrean, bere ezpata gordetzen zuena, izurritearen amaiera adieraziz. Agerkunde hori ospatzeko, aingeru baten estatua batek koroatzen du eraikina (lehenik
Raffaello de Monteluporen
haitzurdinezko
estatua batek, eta, ondoren, 1753tik,
Pierre van Verschaffelten
brontzezko estatua bat Berniniren marrazki batean oinarritua).
(Gaztelaniaz)
Sant'Angelo gazteluari buruzko informazio eta argazki gehiago