Wikipedia, Entziklopedia askea
Sandalo zuria
(
Santalum album
)
santalazeoen
familiako
Santalum
generoko zuhaitz-espeziea da. Itxuraz
intxaurrondoaren
antzekoa da, baina neurriz hura baino txikiagoa. Zur zuria eta usaintsua du. Hostoak bakunak, osoak, zabalak eta puntaestuak ditu, elkarren aurka antolatuak. Lore txikia izaten du, eta fruitua gereziaren antzekoa. Indian eta
Malaysiako
uhartedian eta Australian hazten da, batez ere. Zura oso egokia da lantzeko.
Intsentsuaren
antzera, gai lurrintsu gisa ere erabiltzen dute hinduistek eta budistek, horretarako makila txikietan prestatu eta errez. Sustrai oliotsuak ditu, eta hazten den lurraldeetako biztanleek haietatik ateratzen duten olioa gorputza igurzteko eta
xaboia
eta
gai lurrintsuak
egiteko erabiltzen dute.