San Petri basilika
edo
San Petri Vatikanokoa
(
latinez
:
Basilica Sancti Petri
,
italieraz
:
Basilica di San Pietro in Vaticano
)
Vatikano Hiriko
eraikin garrantzitsuena da,
aita santuak
elizkizun garrantzitsuenak ospatzeko darabilen
eliza
.
Katolikoentzat
, eraikin erlijioso garrantzitsuena da munduan, bai tamainagatik (munduko eliza handiena 2,3 hektarearekin, 193 metro luze eta 44,5 metro garai), bai bere esanahiagatik ere, tradizioaren arabera bertan lurperatua baitago
Petri
apostolua. Bere
kupulak
ematen dion garaieraren ondorioz, bere irudiak
Erromako
zerumarra
menderatzen du.
Gizateriaren Ondare
izendatua, basilika bere garaiko arkitektura-sorkuntzarik handientzat jotzen da eta munduko monumentu bisitatuenetakoa da. Egungo eraikina,
Konstantinoren
antzinako basilikaren
gainean oinarritua, 1506ko apirilaren 18an hasi zen eraikitzen,
Julio II.a
aita santuaren aginduz, eta 1626ko azaroaren 18an amaitu. Bertan, historiako
arkitekto
ospetsuenetako batzuk aritu ziren lanean, hala nola
Bramante
,
Michelangelo
,
Maderno
edo
Bernini
.
Nahiz eta askok hala uste izan, San Petri ez da Erromako
katedrala
,
San Joan Laterangoa
baita
[1]
. Hala ere, San Petri basilika Erromako lau
basilika nagusietako
bat da. Besteak,
San Joan Laterangoa
artxibasilika,
Santa Maria Nagusia
basilika eta
San Paulo Harresiz Kanpokoa
basilika dira
[2]
.
San Petri basilika ez da
Aita Santuaren
egoitza ofiziala, ezta Erromako lehen basilika ere, ohore hau San Joan Laterangoak baitu.
Vatikano Hiriko
parrokia
ere ez da, gaur egun
Cappella Paolina
baita funtzio hori duena. Hala ere, Aita Santuaren eliza nagusia da, bertan egiten baitira ospakizun nagusi gehienak, bere tamaina handia baita eta Aita Santuaren egoitzatik gertu baitago, Vatikano Hiriaren barnean.
San Petriren Aulkia
, ustez,
San Petrik
erabili zuen antzinako
aulki
bat da, baina, benetan,
Karlos Burusoilaren
opari bat izan zen, eta zenbait aita santuk erabili zuten.
Absidean
goratua kokatua dago, brontzezko erlikia-ontzi batean,
Elizaren doktoreen
irudiek eusten diote, eta
Espiritu Santua
irudikatzen duen
beirate
batek argiztatzen du.
Pio IX.aren
aitasantutzan, basilikak
Vatikanoko I. kontzilioa
ostatatu zuen eta
Joan XXIII.aren
eta
Paulo VI.arenean
Vatikanoko II. kontzilioa
.
San Petri basilika mende askotako lanaren emaitza da. San Petri hil eta hilobiratu zuten lekuan egindako lehen oroigarritik hasi eta gaur arte aldaketa ikaragarriak izan ditu. Egungo basilika
Julio II.aren
garaian hasi ziren egiten,
1506ko
apirilaren 18an
.
1526an
amaitu zen, Paulo V.aren agintaldian, eta aita santu horren izena dago basilikaren sarreran idatzita. Garaiko artista asko aritu ziren lanean hor, besteak beste
Bramante
,
Rafael
,
Michelangelo
,
Giacomo della Porta
,
Gianlorenzo Bernini
eta
Carlo Maderno
.
"
Apostoluen Eginak
" Bibliako liburuan ageri denez, Jesusen
gurutziltzaketa
eta
berpiztearen
ondoren,
I. mendearen
bigarren laurdenean, hamabi dizipuluetako batek,
Simon Petrik
,
Galileako
arrantzaleak, jarraitzaileen artean halako buruzagitza betetzen zuen eta Eliza kristauaren sorreran garrantzi handia izan.
Simon Petri, hogeita hamar urte inguruko ministerio baten ondoren,
Erromara
joan zen. 64an,
Neron
enperadorearen erregealdian, kristauak izendatu zituzten
Erromako Sute Handiaren
arduradunak eta, horren ondorioz, Petri
martirizatua
izan zen, beste kristau asko bezala. Buruz behera
gurutziltzatua
izan zen, berak hala eskatuta,
Kristo
hil zen bezala hiltzea merezi ez zuela uste zuelako. Gurutziltzaketa,
Neronen Zirkuaren
mutur batean zegoen
egiptoar
obeliskotik
gertu izan zen. Obelisko hau,
Kaligulak
Heliopolisetik
ekarria izan zen
K.a. 37an
[3]
. Gaur egun
San Petriren plazan
dago eta apostoluaren heriotzaren "lekuko" bezala gurtzen da. Erroman dauden antzinako Egiptoko obelisko ugarietako bat da
[4]
.
Tradizioaren arabera, Petriren hondakinak Zirkuaren kanpoaldean lurperatu zituzten, Vatikanoko muinoan, zirkutik abiatzen zen
Via Cornelia
bidetik aurrera eginez, hil zen tokitik 150 metro baino gutxiagora. Petriren hilobia, harkaitz gorri batez markatua zegoen, bere izenaren ikurra zena, kristauei identifikatzeko balio ziena eta, aldi berean, kristau ez zirenentzat zentzurik ez zuena, balizko errepresaliak saihesteko. Urte batzuk geroago, leku horretan
santutegi
xume bat eraiki zuten eta, ia 300 urte geroago, antzinako San Petri basilika
[3]
.
1939an,
Pio XII.aren
garaian, 10 urteko iraun zituen ikerketa arkeologiko bat egin zen basilikako
kriptan
,
IX. mendetik
eskuraezin mantentzen zena. Izan ere, Vatikano Hiriaren eremua hilerri bat izan zen Neronen Zirkua eraiki baino lehenago. Gainera, han lurperatzen ziren zirkuko exekuzioen biktimak, baita apostoluaren ondoan lurperatuak izatea erabaki zuten kristau ugari ere. Indusketek
Gregorio I.aren
(590-604),
Kalisto II.aren
(1123),
Klemente VIII.aren
(1594) garaietan existitu ziren
santutegien
hondakinak erakutsi zituzten lurzoru-maila ezberdinetan. Eraikin guztiak
edikulu
baten gainean eraikiak zeuden, non hezur zatiak zituen
purpuraz
tindatutako oihal batean bilduta urrezko apaingarriekin. Hezurrak Petrirenak zirenik ziurtasunez zehazterik izan ez zen arren, jantziek garrantzi handiko ehorzketa iradokitzen zuten.
1950eko
abenduaren 23an
iragarri zuen Pio XII.ak San Petri apostoluaren hilobiaren aurkikuntza
[5]
.
Antzinako basilika Petriren hilobia zegoen lekuan eraiki zen, Neronen Zirkutik ez urrun.
Konstantino
enperadoreak agindu zituen lehen
basilika
eraikitzeko lanak,
Silvestre I.a
aita santuaren kontura,
326
eta
330
artean hasi eta 30 urte geroago amaitu zirenak. Eliza honetako
aldare
nagusiaren aurrean enperadore asko koroatuak izan ziren,
Karlomagno
kasu,
Leon III.a
aita santuak koroa inperiala ezarri ziona
800eko
Eguberri
egunean
[6]
[7]
.
XV. mendearen amaieran,
Avignongo
aitasantutzaren
ondoren, basilika paleokristaua nahiko hondatuta zegoen eta erortzeko zorian. Berreraikitzea edo, gutxienez, eraldatze sakona pentsatu zuen lehen aita santua
Nikolas V.a
izan zen
1452an
.
Leon Battista Alberti
eta
Bernardo Rossellino
arkitektoei eskatu zien eraikin zaharreko lanak eta azken hau arduratu zen aldaketa garrantzitsuenak egitea. Bere proiektuan, Rossellinok
gangaz
estalitako bost
naberen
luzetarako gorputza mantendu zuen, eta
transeptua
berritu zuen
abside
zabalago bat eraikiz zeinari
korua
gehitu zion.
Gurutzaduraren
eta absidearen arteko elkargune berri hau ganga batekin estaliko zen. Rossellinok asmatutako konfigurazio horrek eragina izan zuen
Bramanteren
ondorengo proiektuan. Lanak, hiru urte geroago eten ziren, aita santua hil zenean, hormak lurretik metro bat garai baino ez zirenean.
Julio II.ak
Nikolas V.ak hasitako lanekin jarraitzea erabaki zuen hasiera batean, baina
1505ean
basilika berri bat
ex-novo
eraikitzea erabaki zuen,
Pizkunde
estetika berriarekin bat zetorrena. Gaur egungo eraikina 1506ko apirilaren 18an hasi ziren eraikitzen. Julio II.ak berak data hau aukeratu zuen lanak hasteko bere
astrologoen
aholkuz, zeinek aurretik bere aginduz kalkuluak egin zituztenak.
Proiektua Milanetik pixka bat lehenago iritsitako
Donato d'Angelo Bramante
arkitektoari agindu zioten, aita santuaren konfiantza lortu baitzuen aurreko arkitektoa zen
Giuliano da Sangalloren
ordez.
Cortile del Belvedere
egiteaz ere arduratu zen. Proiektuan,
gurutze grekoko
oinplanoa zuen eraikin bat zegoen,
karratu
batean inskribatua eta bost
kupulaz
estalia, erdikoa handiena eta lau zutabe handitan zedarritua,
San Marko basilikan
inspiratua baina
Pizkundeko
ohiko oinplano zentralizatuaren adibide argi bat zena
[8]
. Erdiko kupula,
Agriparen Panteoian
inspiratua,
gurutzaduraren
gainean zegoen, eta gainontzekoak angeluetan. Ideia hau islatuta geratu zen
domina
batean,
1506ko
apirilaren 18an tenpluaren lehen harria jarri zela ospatzeko Caradossok egina. Eliza eraikitzeko,
Francesco di Giorgio
,
Filarete
eta, batez ere,
Leonardo da Vinciren
ikerketa teorikoen aplikazioa ere garrantzitsua izan zen, oinplano zentralizatua duten elizentzat, zeinak
Florentziako katedraleko
oinplano
oktogonalean
inspiratuta dauden argi eta garbi.
Basilika paleokristaua
eraistearekin batera hasi ziren lanak, eta hori oso kritikatua izan zen
Elizaren
barruan eta kanpoan, hala nola
Erasmo Rotterdamgoak
edo Michelangelok, zeinak basilika zaharreko zutabeen suntsitu izana kritikatu baitzuen
[9]
. Gainera, eskandalu horiei gehitu behar zaie basilika eraikitzeko
induljentzien
salmenta, garrantzitsua izan zutena
Martin Luteroren
Erreforma Protestantearen
sorreran, 1510eko amaieran Erromara egindako bidaian ikusi baitzituen lanak eta horretan oinarrituta idatzi baitzituen "
Laurogeita hamabost Tesiak
". Honekin guztiarekin, Bramantek ezin izan zuen obra gehiegi aurreratzen ikusi, 1514an hil baitzen, erdiko kupula handia eutsi behar zuten lau zutabe handiak baino ez baitzen eraiki.
1514tik
Raffaello Sanzio
hartu zuen lanen zuzendaritza,
fra Giovanni Giocondo
eta
Antonio da Sangallo Gaztearekin
batera, zeinak lanekin jarraitu zuen Rafael 1520an hil ondoren,
Baldassarre Peruzzirekin
batera. Guztiek Bramanteren ideia aldatu zuten,
latindar gurutzeko
oinplano basilikal tradizionalean oinarritzen ziren diseinuak aukeratuz, hiru nabeko luzetarako gorputz batekin
[8]
. Sangallok, 1546an, zurezko eredu garesti bat aurkeztu zuen, gaur egun basilikan gordeta dagoena, non aurretik sortutako ideia guztiak laburbiltzen zituen. Peruzzik bururatutako oinplano zentralizatua defendatu zuen, Bramantek asmatutakoa baino kupula handiago batez estalia eta
danbor
bikoitz erraldoi batekin azkendua, multzoa alboko bi
kanpandorre
garairekin.
-
Rafaelen proiektua.
-
Sangalloren marrazkia.
1546an Sangallo hil ondoren,
Paulo III.ak
lanen zuzendaritza
Michelangelo Buonarroti
arkitekto eta artistaren esku utzi zuen, zeinak Bramanteren ideiaren berriz heldu zion
greziar gurutzeko
oinplanoa egiteko. Bramanteren jatorrizko diseinuak zuzendu beharreko egitura-arazoak zituen. Michelangeloren zuzendaritzapean
absideko
hormak altxatu ziren, sekulako handitasunezkoak. Hala ere, jeinuaren ekarpenik garrantzitsuena
aldare
nagusiaren gainean dagoen
kupula
handia da. Nahiz eta oso astuna izan, airean zintzilik dagoela dirudi
[10]
. Michelangelo hil eta hogeita lau urtera,
Domenico Fontana
eta
Giacomo della Portaren
behin betiko diseinuaren arabera amaitu zen kupula, maisuaren egitasmoa aldatu gabe ia
[11]
. Kupularen barnealdeko
mosaikoak
Giuseppe Cesarirenak dira, eta santuen hierarkia irudikatzen dituzte zeruko lorian, erdialdeko
lanternan
Jainko Aita
irudikatua dagoelarik.
-
Michelangeloren proiektua.
-
Fatxada (marrazkilaria: Etienne Duperac).
-
Ebaketa (marrazkilaria: Etienne Duperac).
Basilikaren egungo konfigurazioa,
latindar gurutze
formakoa,
Carlo Maderno
arkitektoak egin zuen, zeinak
Paulo V.aren
garaian hiru
hormarte
gehitu zituen eta
fatxada
nagusia proiektatu, balkoi luzez osatua eta zutabe erraldoiek zeharkatua. 1626an amaitutzat jo zen, eta hotsandiko elizkizunean
sagaratu
zuen
Urbano VIII.ak
, oraindik amaitzeko xehetasun asko geratzen ziren arren.
Alexandro VII.ak
hala eskatuta,
Gian Lorenzo Berninik
San Petri plaza
erraldoia eta inguratzen duen kolomadia proiektatu zituen. Bere gainean eta plazaren perimetro osoan, garai eta toki guztietako
santuen
estatua ugari ikusten dira. Basilikaren fatxadaren gainean 13 Estatua daude,
apostoluena
(San Petri izan ezik),
San Joan Bataiatzailearena
eta, erdian, Kristorena. Berninik, Madernoren fatxada osatu behar zuten kanpandorreetarako diseinua egiteaz ere arduratu zen. Berniniren zuzendaritzapean 1638 eta 1641 bitartean osatutako dorre bakarra, altxatu eta gutxira, eraitsi behar izan zen, egituraren ezegonkortasun gabearen zantzu nabariengatik.
Fatxadaren bi aldeetan dauden
erlojuak
XVIII. mendearen amaieran ezarri ziren, Giuseppe Valadier arkitekto eta bitxigileak eginak.
Bernini tenpluaren barne apainduraren zati handi batez ere arduratu zen. Lanik nabarmenena
baldakino
ikusgarria da,
brontze
trinkozkoa, basilikaren aldare nagusiaren gainean dagoena. Baldakinoaren eraikuntzan erabilitako brontzea, Erromako
Agriparen Panteoiko
kupulako
kasetoietatik
aterea izan zen. Ekintza horrek esaldi bati bide eman zion Erroman: "
Quod non fecerunt barbari, fecerunt Barberini
",
latinezko
esamoldea, "Barbaroek egin ez zutena, Barberinitarrek egin zuten" hau da,
barbaroek
arpilatu ez zutena, Barberini familiakoek arpilatu zutela, Urbano VIII.a aita santua barne.
Bolutadun
lau
zutabe salomonikoz
osatuta dago, eta landare-dekorazioa, aingeruak eta oihal simulatuak ditu; alde guztietatik agertzen dira
erleak
, Barberinitarren ikur
heraldikoa
, aita santuaren familiarena.
Berninik, gainera,
abside
barneko dekorazioan parte hartu zuen, loria distiratsu baten itxura emanez
okulu
baten inguruan
Espiritu Santuaren
usoarekin, azpian
San Petriren Aulkia
zuen erlikia-ontzi bat jarriz,
Elizako Gurasoen
brontzezko
eskultura erraldoiek eusten zutena. Kupularen zutabeen dekorazioa ere bururatu zuen, basilikako erlikiarik izendatuenak gordetzen dituzten nitxoak moldatuz; bere zuzendaritzapean lau eskultura monumental jarri ziren,
Santa Helena
,
San Andres
,
Santa Veronika
eta
San Longinus
irudikatuz, azken eskultura egiteaz bera arduratu zelarik.
Artista ugarik parte hartu zuten artelanak egiteko, baina ezagunena
Pieta
da, Michelangeloren gaztaroko lana, baina egin zuen lanik garrantzitsuenetako bat, eskuineko lehen kaperan gurtua.
San Petri basilika munduko eraikinik handienetakoa da. 218 metro luze
[12]
eta 136 metro garai da kupularaino; eta guztira 23.000 m
2
luze-zabal da. Eraikina alboko eraikin birekin lotua dago:
Jauregi Apostolikoarekin
korridore batekin
Scala Regia
ondoan eta sakristiarekin bi korridorerekin. Pasabide goratu hauek Michelangelok asmatu zituen, basilikaren perimetroa eteten ez duelarik. Kanpoaldea
trabertinoz
eraikia dago eta
ordena erraldoia
erabiltzeagatik bereizten da. Konfigurazio hau ere Michelangeloren ideia da eta Carlo Madernok erantsitako luzetarako gorputzean mantendu zen.
Basilikaren barnealdeak 45
aldare
eta 11
kapera
ditu, oso balio handiko artelanak gordetzen dituztenak, horien artean antzinako basilikako batzuk, San Petriren brontzezko estatua kasu (89 zenbakia), Arnolfo di Cambio eskultoreari egozten zaiona.
Basilikaren kanpoko hormak, fatxada nagusia izan ezik,
pilastraz
bereizitako azalera lauez osatuak daude. Lehen gorputzean
horma-hobi
handiak daude, eta horietan santu handien eskulturak daude, Joan Paulo II.ak ezarriak gure garaiko sortzaileak eta santuak oroitzeko. Horien gainean daude tenpluaren barrualdea argiztatzen duten leiho handiak.
Taulamenduaren
gainean beste leiho txikiago batzuk ere badaude. Hauek dira kanpoaldean dauden santu hauetako batzuk:
Santa Maria Josefa Jesusen Bihotzarena
[13]
euskal santua (Gasteiz, 1842 - Bilbo, 1912), Santa Teresa Andeetakoa
[14]
, Santa Teresa Jesusena Jornet
[15]
,
San Josemaria Escriva
[16]
, Santa Brigida Suediakoa,
Katalina Sienakoa
, San Gregorio I. Iluminatzailea
[17]
, San Martzelino Champagnat
[18]
eta
San Maron
(basilikan libre gelditzen zen azken nitxoan ezarria)
[19]
Basilikaren fatxada nagusiak 115 metro zabal eta 46 metro garai da
[20]
.
Carlo Maderno
arkitektoak eraiki zuen 1607 eta 1614 artean.
Zutabe erraldoien
bidez artikulatzen da, beraien barnean hartuz sarrera nagusia eta "bedeinkapenen balkoia", nondik fededunei
aita santu berriaren aukeraketa iragartzen zaien
edo
Urbi et orbi
bedeinkapena ematen den. Balkoiaren atzean areto handi bat dago, "Bedeinkapenen gela" izenekoa, aita santuak audientzietarako eta beste ekitaldi batzuetarako erabiltzen duena. Jarraian, Ambrogio Buonvicinoren
goi-erliebe
bat dago, 1614an egina, "San Petriri giltzak ematen" izenekoa. Erdiko
frontoiaren
azpian dagoen taulamenduan, inskripzio hau dago irarria:
≪
|
IN HONOREM PRINCIPIS APOST PAVLVS V BVRGHESIVS ROMANVS PONT MAX AN MDCXII PONT VII
Paulo V.a Borghese apostoluaren printzearen ohorez, Aita Santua 1612 urtea aitasuntualdiaren 7.a.
|
≫
|
Fatxada nagusiaren aurretik, San Petri
[21]
eta San Pauloren
[22]
bi estatua daude, 1847an Giuseppe De Fabrisek eta Adamo Tadolinik zizelkatuak hurrenez hurren, 1461ean Paolo Tacconek eta Mino del Reamek eginiko aurreko batzuk ordezkatzeko. Fatxadaren goialdean atikoa dago, non pilastrekin apainduta dauden zortzi leiho irekitzen diren. Atikoa koroatuz 5,7 metroko 13 estatua dituen
balaustrada
bat dago: erdian
Kristo Berreroslea
, eskuinean
Joan Bataiatzailea
eta bi aldeetan
hamabi apostoluetatik
hamaika, San Petri izan ezik. Eskulturak hauek dira, ezkerretik eskuinera: Judas Tadeo, Mateo, Filipe, Tomas, Jakue Nagusia, Joan Bataiatzailea, Kristo Berreroslea, Andres, Joan Ebanjelaria, Jakue Txikia, Bartolome, Simon eta Matias. Alde bakoitzean Giuseppe Valadierrek 1785ean egindako bi
erlojuak
daude. Ezkerreko erlojuaren azpian basilikako
kanpaiak
daude. 2000ko
jubileuan
zaharberritu zuten fatxada.
-
San Petri.
-
Estatuen atzealdea.
-
San Paulo.
Eliz ataria
[23]
tenpluko fatxadan eta ateetan irekitzen diren bost arkuen artean dago. Sarreraren bi alboetan zaldizko estatua bana ditu: ezkerrean
Karlomagno
(2 zk.), Agostino Cornacchiniren lana 1725ekoa, eta eskuinean
Konstantino
(8 zk.),
Berniniren
lana 1670ekoa, jauregi apostolikoaren sarreran kokatua.
Ganga
, Martino Ferraboscoren diseinuarekin apaindua dago, baina Ambrogio Buonvicinok egina, eta hogeita hamabi aita santuren eskulturak hartzen ditu, San Petriren bizitzako pasarteak irudikatzen dituzten erliebeak dituzten
luneten
alboetan daudenak.
Basilikaren sarrera nagusiaren gaineko horman,
La Navicella
izeneko
mosaikoaren
zati bat dago,
Giottok
egina basilika zaharrarentzako (XIII. mendean), 1674an jarri zena oraingo lekuan (1 zk.).
Eliz ataritik basilikara sartzeko bost ate daude, ezkerretik eskuinera: "Heriotzaren Atea", "Ongiaren eta Gaizkiaren Atea", "Filareteren Atea", "Sakramentuen Atea" eta "Ate Santua".
Barruko espazioa hiru
nabetan
banatuta dago, zutabe handien bidez banatuta. Erdiko nabea 187 m luze eta 45 m garai da, eta
kanoi-ganga
handi batek estaltzen du
[24]
. 1962 eta 1965 artean, nabe honek
Vatikanoko II. kontzilioaren
saioak hartu zituen.
Nabarmentzekoa da
marmolezko
zoruaren diseinu berezia, antzinako basilikaren elementuak dituena, egiptoar
porfiro gorriko
diskoa kasu, non
Karlomagno
belaunikatu zen bere koroatze egunean. Nabeak hamar mila metro karratuko
mosaiko
azalera du, artista askoren lanaren emaitza, batez ere XVII. eta XVIII. mendeetakoak, hala nola Pietro da Cortona, Giovanni De Vecchi, Cavalier d'Arpino eta Francesco Trevisani.
Arkuetan
bertuteen
estatuak daude
[24]
. Ezkerreko zutabeetan, atetik hasita, elizako autoritatea, jainkozko justizia,
birjintasuna
, obedientzia, umiltasuna,
pazientzia
,
justizia
eta sendotasuna daude. Eskuinekoetan, aldaretik hasita,
karitatea
,
fedea
, errugabetasuna,
bakea
, bihozberatasuna, konstantzia,
errukia
eta indarra.
Zutabeetan horma-hobi batzuk irekitzen dira, non 39 fundatzaile santuren eskulturak dauden. Eskuinekoetan honako estatuak daude:
Santa Teresa Avilakoa
(93 zk., 1754), Santa Magdalena Sofia Barat (93 zk., 1934),
San Bizente Paul
(92 zk., 1754), San Joan Eudes (92, 1932),
San Felipe Neri
(91 zk., 1737), San Joan Baraiatzailea La Salle (91 zk., 1904), San Petriren
brontzezko
Estatua zaharra (89 zk., 1300) eta
San Joan Bosco
(90 zk., 1936). Eta ezkerrekoetan honakoak: San Petri Alcantarakoa (72 zk., 1713),? Santa Luzia Filippini (72 zk., 1949), San Kamilo Lellis (73 zk., 1753), San Luis Maria Grignion de Montfort (73 zk., 1948),
San Ignazio Loiolakoa
(74 zk., 1733), San Antonio Maria Zaccaria (74 zk., 1909),
San Frantzisko Paolakoa
(75 zk., 1732) eta San Petri Fourier (75 zk., 1899).
Nabearen perimetroan, gangaren azpiko
taulamenduan
, bi metro garaiko letrekin,
idazkun
hau agertzen da:
≪
|
QVODCVMQVE LIGAVERIS SUPER TERRAM, ERIT LIGATVM ET IN COELIS, ET QVODCVMQVE SOLVERIS SVPER TERRAM, ERIT SOLVTVM ET IN COELIS ? EGO ROGAVI PRO TE, O PETRE VT NON DEFICIAT FIDES TVA, ET TV ALIQVANDO CONVERSVS, CONFIRMA FRATRES TVOS
Zuk mundu honetan lotua, zeruan ere loturik geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua, zeruan ere askaturik geldituko da. ? Otoitz egin dut zure alde, sinesmena gal ez dezazun, eta zu niregana bihurtzean, sendo itzazu senideak
|
≫
|
?
Mt 16:19
?
Lk 22:32
|
Epistolaren
nabea da eskuinekoa. Lehenengo kaperan Michelangeloren
Pieta
dago (9 zk.). Nabean aurrera eginez, bi hil monumentu daude:
Leon XII.arena
(10 zk.), Giuseppe de Fabrisek egina, eta Kristina Suediako erreginarena (11 zk.),
Carlo Fontanarena
.
Jarraian,
San Sebastian
kapera dago (13 zk.), santuaren martirioaren mosaiko handi bat buru duena, Pier Paolo Cristofarik egina Domenichinoren margolan batean oinarritua; sabaia, Pietro da Cortonaren mosaikoekin apaindua dago. Aldarearen azpian, 2011n
dohatsutu
zenetik,
San Joan Paulo II.aren
gorpuzkiak daude, honako idazkuna duen marmolezko
lauzaren
atzean: ≪SANCTVS IOANNES PAVLVS PP. II≫. Kapera honetan ere aurkitzen dira
Pio XI.aren
(12 zk.) eta
Pio XII.aren
(14 zk.) hil monumentuak, XX. mendean eginak.
Jarraian,
Inozentzio XII.aren
monumentua dago (15 zk.), Filippo Della Vallek egina 1746an, eta Matilde Canossarena (16 zk.),
Gian Lorenzo Berninik
eguna 1633an. Hurrengoa Sakramentu Santuaren Kapera da (17 zk.),
Francesco Borrominik
diseinatutako ate batek babestua. Kapera honetan
Sakramentu Santua
gordetzen da.
Aldarean
gailen den brontzez eta
lapis lazuliz
eginiko
ziborioaren
ondoan, bi aingeru gurtzaile daude, eta olio lanpara handi batzuk etengabe sutan. Kapera
Carlo Madernok
diseinatu zuen, egungo basilika antzinakoaren gorputzarekin lotzeko. Basilikaren gorputza baino sabai beheragoa izateagatik bereizten da, eta, beraz, estalkiaren garaiera ezberdina ezkutatzen duen teilatupe batekin ixten da. Bi monumentu ditu:
Gregorio XIII.arena
(18 zk.), Camillo Rusconik egina 1723an, eta
Gregorio XIV.arena
(19 zk.). Hortik aurrera hasten da kupula inguruan dagoen
deanbulatorioa
.
Ebanjelioaren
nabea da ezkerrekoa. Lehenengo kapera "
Bataioaren
kapera" da (71 zk.),
Carlo Fontanak
diseinatua eta gerora Francesco Trevisanik egindako Baciccioren mosaikoekin apaindua. Aldarearen atzean dagoen mosaikoak Carlo Marattaren pintura bat imitatzen du,
Santa Maria degli Angeli e dei Martiri basilika
dagoena.
Kapera honen ondoren, bi hil monumentu daude, Clementina Sobieskiren hilobia (70 zk.), Pietro Braccik egina 1742an, eta
Estuardo etxearena
(69 zk.),
Antonio Canovak
egina 1829an, Jakue III.a erregearen eta bere seme
Karlos Eduardo Estuardoren
eta Henrike Benedikto Estuardo kardinalaren hilobiekin. Jarraian, "Aurkezpenaren kapera" dago (67 zk.), zeinaren aldarean
San Pio X.aren
gorputza dagoen, bere hormetan
Joan XXIII.aren
(66 zk.) eta
Benedikto XV.aren
(68 zk.) monumentuak daude, XX. mendean eginak. Jarraian,
Pio X.aren
monumentua dago (65 zk.), 1923koa, eta
Inozentzio VIII.aren
hilobia (64 zk.), Antonio Pollaiuolok XV. mendean egina.
Azkenik, Koruko Kapera dago (63 zk.),
Sortzez Garbiaren
aldarea buru duena (62 zk.). Kapera, Sakramentu Santuaren kaperarekiko bikia da, epistolaren aldean dagoena, eta, beraz, konfigurazio berdina du.
Deanbulatoriora
pasa aurreko azken zutabean
Leon XI.aren
monumentua dago (61 zk.),
Alessandro Algardik
egina 1644an, eta
Inozentzio XI.arena
(60 zk.).
San Petri basilikaren kupula 136,57 m garai da guztira, lurretik kanpoko gurutzearen goialderaino. Munduko kupularik garaiena da. Bere barne diametroa 41,47 m da, garaiko beste bi kupula erraldoietatik baino pixka bat txikiagoa:
Agriparen Panteoikoa
, 43,3 metrokoa; eta
Florentziako katedralekoa
, 44 metrokoa. San Petriren arkitektoak bi kupula horietan oinarritu ziren kristautasunaren kupularik handiena izan zena eraikitzeko modua bilatzeko. 1547tik 1590era eraiki zuen
Michelangelo Buonarrotik
, hil ondoren bere ikasle
Giacomo Della Portak
lekua hartu zuena
[25]
.
Kupularen oinarrian ondoko esaldi hau dago idatzirik, 2 m garai diren letrekin:
≪
|
TU EST PETRUS, ET SUPER HANC PETRAM AEDIFICABO ECCLESIAM MEAM ET TIBI DABO CLAVES REGNI CAELORUM
Zu Petri zara, eta harri horren gainean eraikiko dut nire Eliza, eta zuri emango dizkizut Zeruetako erreinuko giltzak.
Mt 16:18-19
.
|
≫
|
Lanternapean
honako idazkuna dago:
≪
|
S. PETRI GLORIAE SIXTVS PP. V. A. M. D. XC. PONTIF. V.
San Petriren aintzarentzat, Sisto V.a aita santua 1590 urtean, aitasantualdiaren 5.ean.
|
≫
|
Sakristia
nagusia, basilikatik kanpoko eraikin bat da, hegoaldean dagoena, arkudun bi korridoreren bidez lotzen dena basilikara, Pio VIII.aren hilobia eta Koruko Kapera zeharkatuz.
1715ean sakristia eraikitzeko lehiaketa bat egin zen, irabazlea
Filippo Juvarra
izan zen (honen proiektuaren
zurezko
maketa
basilikako biltegietan kontserbatzen da), baina haren kostu handia zirela-eta azkenean ez zen eraiki. 1776an,
Pio VI.ak
Carlo Marchionni eskatu zion egungo eraikina egiteko, 1784an eraiki zena. Amaitzean ordea, lanak kritika gogorrak jaso zituen, batez ere Francesco Milizia jakintsuarenak, eta Marchionnik hiria uztzi behar izan zuen.
Sakristiak oinplano
oktogonala
du eta kupula batez estalita dago. Alboetan hainbat eraikin ditu, horien artean Kalonjeen eta Onuradunen sakristia, Kapitulu gela eta Altxorra.
Vatikanoko
harpeak
, basilika zaharraren eta berriaren arteko kota diferentziaren ondorioz eratu ziren. Hiru nabeko lurpeko eliza itxura dute. Aita santu asko lurperatzeko leku gisa erabili izan dira. Sarrera eskailera bikoitz batetik egiten da, botozko 99
argiontzi
erretzen dituen
balaustrada
dotore batez inguratua; eskailera hori Aita Santuaren
aldarearen
aurrealdetik abiatzen da. Eskailera,
Carlo Madernoren
San Petriren
Confessio
delakoaren aurrean amaitzen da (65 zk.);
Kristo Pantokratorraren
mosaikoaren aurrean,
palioak
gordetzen dituen kutxa dago. Kutxa honen atzean, Konstantino enperadoreak eraikitako San Petriren hilobiko marmolezko hondakinak daude. Behealdean, "
Cataracta
" edo "
billicus confessionis
" izeneko
brontzezko
bola dago, lehen basilika eraiki zenetik Petriren hilobira sartzeko balio zuena.
Pio XII.ak
, 1939an hautatu berri, ikerketa arkeologikoak babestu zituen, hamar urtetan hainbat ikerkuntza argitara atera zituena: lehenik konstantinoar basilikaren zorua, eta, geroago, Vatikanoko muinoaren magala hartzen zuen erromatar
nekropoli
baten arrastoak, lehen basilikaren eraikitzaileek lurrazpian utzi zutena. Aurkikuntza hauek berrestu zuten San Petriren hilobi tokia, lehen basilika eraiki zen tokia ohiko lurperatze tokia baitzen.
Indusketaren ondoren, 1953an,
nitxo
bat aurkitu zen non Petri izenarekin
grezierazko
idazkun osatu gabe bat antzeman zitekeen. Barnean,
purpura
eta
urre
-harizko oihal batean bildutako hezur batzuk zeuden. Aurkikuntza honen ondore, Pio XII.ak aldarrikatu zuen gorpuzkiak San Petrirenak zirela eta berriz lurperatu zituen, oraingoan Aita Santuaren aldarearen azpi-azpian bertikalean,
baldakinoarekin
eta kupularekin bat datorrena.
- Aitas santuen hilobi batzuek Vatikanoko harpeetan
-
-
-
-
- ↑
Santa Sede
.
Arcibasilica papale di San Giovanni in laterano.
(Noiz kontsultatua: 2011-05-30)
Aipua: ≪San Giovanni in Laterano basilika, Erromako katedrala≫
.
- ↑
2006an
Benedikto XVI.ak
Mendebaldeko
patriarka
izateari utzi zionean, basilika nagusiak
patriarkalak
izateari ere utzi zioten eta
Aita Santuarenak
bihurtu.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
Lees-Milne, James. (1967).
San Pedro: la historia de la Basilica de San Pedro en Roma..
Hamish Hamilton
OCLC
.1393052
.
- ↑
(Ingelesez)
Andrea Pollett.
Egyptian obelisks.
jatorrizkotik
artxibatua (artxibatze data: 2019)
(Noiz kontsultatua: 2019-12-4)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
P. Jorge Loring, S.I..
La tumba de San Pedro.
Catholic.net
.
- ↑
(Ingelesez)
Boorsch, Suzanne. (1982-1983). ≪The Building of the Vatican: The Papacy and Architecture≫
The Metropolitan Museum of Art Bulletin
3: 4-8.
.
- ↑
(Ingelesez)
Guarducci, Margherita. (1960).
The Tomb of St Peter.
Hawthorn Books
(Noiz kontsultatua: 2011-5-30)
.
- ↑
a
b
(Italieraz)
Spagnesi, Gianfranco. (2003).
Roma: la Basilica di San Pietro, il borgo e la citta.
Palombi, 62 or.
OCLC
.54989356
(Noiz kontsultatua: 2011-05-30)
.
- ↑
(Italieraz)
De Maio, Romeo. (1992).
Riforme e miti nella Chiesa del Cinquecento.
Guida, 407 or.
ISBN
8878351318
.
(Noiz kontsultatua: 2011-05-30)
.
- ↑
De Angelis (1978), 346-349 or.
- ↑
Ackerman (1997), 193-221 or.
- ↑
(Italieraz)
www.rome.info.
Basilica di San Pietro.
(Noiz kontsultatua: 2011-04-30)
.
- ↑
Papa bendice estatua de santa Rafaela Porras colocada en el Vaticano.
2010
(Noiz kontsultatua: 2011)
.
- ↑
Bendice papa estatua de primera santa chilena.
2004
jatorrizkotik
artxibatua (artxibatze data: 2013)
(Noiz kontsultatua: 2011)
.
- ↑
Bendicion de la estatua de Santa Teresa de Jesus Jornet.
2004
jatorrizkotik
artxibatua (artxibatze data: 2011)
(Noiz kontsultatua: 2011)
.
- ↑
El Papa bendice la estatua de San Josemaria Escriva.
2005
jatorrizkotik
artxibatua (artxibatze data: 2008)
(Noiz kontsultatua: 2011)
Aipua: ≪Colocada en la parte exterior de la basilica vaticana.≫
.
- ↑
La unidad, signo del amor de Dios.
2008
(Noiz kontsultatua: 2011)
.
- ↑
Bendicion e inauguracion de la estatua de San Marcelino Champagnat.
2010
jatorrizkotik
artxibatua (artxibatze data: 2009)
(Noiz kontsultatua: 2011)
.
- ↑
El Santo Padre bendice la estatua de San Maron, colocada en un nicho de la Basilica de San Pedro.
2011
(Noiz kontsultatua: 2011)
.
- ↑
(Ingelesez)
www.stpetersbasilica.info.
Facade of St Peter's.
(Noiz kontsultatua: 2019-12-8)
.
- ↑
(Ingelesez)
www.stpetersbasilica.info.
Statue of St. Peter.
(Noiz kontsultatua: 2019-12-8)
.
- ↑
(Ingelesez)
www.stpetersbasilica.info.
Statue of St. Paul.
(Noiz kontsultatua: 2019-12-8)
.
- ↑
(Ingelesez)
The Portico.
(Noiz kontsultatua: 2019-12-08)
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
www.stpetersbasilica.info.
The Nave.
(Noiz kontsultatua: 2011-06-01)
.
- ↑
(Ingelesez)
www.stpetersbasilica.info.
The Cuppola - Interior.
(Noiz kontsultatua: 2011-6-1)
.