San Fermin Aldapakoaren basilika
Nafarroako
hiriburua den
Iruneko Alde Zaharrean
dagoen
basilika
eta
eliza
bat da. Iruindarren artean usadio eta debozio handia duen santu eta lekua da.
San Fermin Txikito
jaietan jendez lepo egon ohi da.
Maiatzaren Bia kaleko
11. zenbakian dago,
Nafarroako errege-erreginen jauregiaren
parean.
Jada
Erdi Aroan
leku honetantxe eliza bazegoela erregistratua dago, iruindar usadioaren arabera hementxe
San Ferminen
etxea zegoela uste baita.
Gaur egungo elizaren itxura
1701ean
jaso zuen, aldiz, aurrealdea
XIX. mendean
Florencio Ansoleaga
arkitektoaren zuzendaritzapean eraiki zen.
Urteko jaiegun nagusia
San Fermin Txikito
jaiekin batera
irailaren 25an
ospatu ohi da, kondairaren arabera martirio jasan eta burua ebakita hil zen eguna. San Fermin Txikito, San Fermin Aldapa izenez ezagutzen den Iruneko Alde Zaharreko eremu honetako jai nagusiak dira.
Irailaren 25ean, basilika honetara doan preozesioa egin eta bertan San Ferminen omenezko meza ospatzen da.
- Lan egunak, larunbatak eta jaiegun bezperak: 09:00etan Komunitatearen Atea (elizaren alboko atea) sarbide duen eta horretarako egokitutako Kaperan.
- Igandeak eta jaiegunak: 09:30etan eta 12:00etan (euskaraz).