Andre Mariaren Bitartekotzaren katedrala
(
errusieraz
Собор Покрова, что на Рву),
San Basilio katedrala
bezala ezagunagoa (errusieraz Храм Василия Блаженного),
Errusiako
hiriburu den
Moskuko
Plaza Gorrian
dagoen
katedral
bat da. Mundu osoan, bere erraboil formako kupulengatik ezagutzen da (tipula formakoak).
Katedrala eraikitzeko agindua,
Ivan Izugarria
tsarrak
eman zuen,
Kazango khanerriaren
konkista ospatzeko, eta
1555
eta
1561
bitartean eraiki zen.
1588an
,
Fiodor Ivanovitx
tsarrak,
kapera
berri bat gehitzeko agindu zuen, eraikinaren ekialdeko zatian,
San Basilio Bedeinkatuaren
hilobi gainean, katedrala,
santu
honen izenez ezagutzen hasi zelarik.
San Basilio, Plaza Gorriaren hego-ekialdeko muturrean dago,
Kremlineko
Spaskaia dorrearen eta Diakovoko San Joan Bataiatzailearen elizaren parean.
Katedraleko
kupulen
xehetasuna
Elizaren aurrean dagoen lorategi batean,
brontzezko estatua
bat dago,
Dmitri Pozharski
eta
Kuzma Mininen
omenez eraikia, nortzuk,
Iskanbila Garaiak
bezala ezagutzen den garaian poloniar inbaditzaileen aurka borrokatu zuten armadarako borondatezkoak bildu zituzten.
Hasierako ideia, kapera talde bat eraikitzea zen, bakoitza, tsarrak gudu bat irabazi zuen eguneko santu bakoitzari eskainia, baina, erdiko
dorre
baten eraikuntzak, gune guzti hauek katedral bakar batean batzen ditu. Elezaharrak, Ivan Izugarria tsarrak,
Postnik Jakovlev
arkitektoa itsu utzi zuela dio, San Basilio Katedralari gailenduko zitzaion beste eraikinik egin ez zezan, baina, dirudienez, nahiko argi dago horixe baino ez dela, elezahar bat, alegia, Jakovlev berak, handik urte batzuetara,
Kazango Kremlinaren
eraikuntzan parte hartu baitzuen.
San Basilio Katedrala ez da
Moskuko
Kremlinarekin
nahastu behar, honen ondoan dagoena Plaza Gorrian, eta beraz, Kremlinaren zati ez dena. Hala eta guztiz ere, komunikabide askok, bi eraikin hauek nahasten dituzte.
|
---|
Kanpoaldea
| |
---|
Eraikian
administratiboak
| |
---|
Elizak
| |
---|
Plazak eta lorategiak
| |
---|
Monumentuak
| |
---|
Antzinakoak
| |
---|