Wikipedia, Entziklopedia askea
Endara urtegia
|
---|
|
Hustubidea
| Endara
ibaia
|
---|
Endara urtegia
edo
San Anton urtegia
Nafarroako
Lesaka
udalerriko lursailetan dagoen
urtegi
bat da.
1988an
eraiki zen. Urtegia
Lesaka
eta
Oiartzun
arteko errepidean kokatuta dago,
Aritxulegi
mendigaina eta
Gipuzkoako
mugatik oso hurbil.
Aiako harria
,
Bianditz
eta
Kopakarri
mendiak ere paraje hauetatik oso gertu daude.
Urtero
urtarrilaren 17an
, San Anton egunez, bertan jende ugari bildu ohi da. Antzinako San Anton auzoa gaur egungo urtegiaren uren azpian gelditu zen, aldiz San Anton baseliza ozta-ozta lur lehorrean gelditu eta San Anton eguneko erromesaldia han ospatu ohi da.
[1]
GR 11
ibilbidea ingurune hauetatik igarotzen da,
Higer
lurmuturretik
Berarako
doan tartean hain zuzen ere. Aiako Harriaren aldetik dator bidea, Ursain lepotik, eta urtegiaren gaineko zubia zeharkatu eta gero San Anton baselizara iristen da. Hortik, aldapan gora segitzen du bideak, Olaberri baserria albo batean lagata eta Telleriako edo San Anton leporaino.
[2]