Samo Chalupka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Samo Chalupka

Bizitza
Jaiotza Horna Lehota 1812ko otsailaren 27a
Herrialdea   Polonia
  Errusiar Inperioa
Heriotza Horna Lehota 1883ko maiatzaren 19a  (71 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak eslovakiera
Jarduerak
Jarduerak poeta eta idazlea
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Luteranismoa

Samo Chalupka (Horna Lehota, Brezno , 1812ko otsailaren 27a - 1883ko maiatzaren 19a ) erromantizismoko poeta eslovakiar handia izan zen.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Jan Chalupka komedia egilearen anaia txikia zen eta Bratislavako Lizeo Luterotarrean ikasi zuen. Han Eslovakiar Elkarte Literarioa sortu zuen. Ondoren, Vienan , bere ikasketa teologiko eta filosofikoak jarraitu zituen. 1830ean Polonia Errusiaren aurka altxatu zen eta idazleak, ikasketak utzita, poloniarren alde borrokatu zuen. 1831ean zauritua izan zen eta Bratislavara itzuli zen. Behin bere jaioterrian, predikatzaile lanari ekin zion. Halaber, ekintza politikoari ekin zion eta poesia idazteari. Lehenengo poema-bildumak 1845koak dira; horietan, Jan Kollarren ideologia paneslavista jarraituz, bere herriaren egoera politikoa eta soziala ondo asko ikus daiteke. ?udovit ?tur idazlearen jarraitzailea eta ?turovci taldearen partaidea izan zen. ?tur, Andrej Sladkovi? , Janko Kra? eta Jan Bottorekin batera, erromantizismoaren jarraitzaileak eta Eslovakiako pizkunde nazionalaren bultzatzaileak izan ziren. [1]

Poesiaren ezaugarriak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Hizkuntzaren ikuspuntutik lehenengo poemak txekieraz idatzi bazituen, laster eslovakiera hasi zen erabiltzen. Haren poesia bere herriko folklorean oinarritu zen, abestietan eta baladetan batez ere. 1860an , Bach-en gobernu absolutista erori ondoren, Boj pri Jel?ave (Jel?avako gudua) poesia-bilduma plazaratu zuen eta, hiru urte beranduago, Tur?in Poni?an (Ponikingo turkiarra); biak ala biak abertzaletasunaren goraipamena ziren, horretarako turkiarren gainean lortutako garaipenak erabiliz. Mor ho! (Hil ezazu!), [2] 1864an zabaldua, poema laburra, eslovakiar literaturaren independentziaren aldeko lan garrantzitsuena bezala onartua dago; poemaren argumentoan eslovakiar herriaren sortzaileak eta Konstantino enperadorearen arteko eztabaida azaltzen da, zapalketa politikoarena gai nagusia izanik.

Obra [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Poesia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • 1829 ? Repertorium dispositionum
  • 1834 ? Koniku moj vrany
  • 1834 ? Na?ek slovensky
  • 1834 ? Pise? vojenska
  • 1864 ? Mor ho!
  • 1868 ? Spevy : [3]
    • Likavsky vaze?
    • Kra?oho?ska
    • Branko
    • Kozak
    • Tur?in Poni?an
    • Boj pri Jel?ave
    • Odboj Kupov
  • Vojenska
  • Juhoslovanom
  • Bolo i bude
  • Ve?er pod Tatrou
  • P?i navratu do vlasti
  • Smutek
  • Tou?ba po vlasti
  • Ma vlast
  • Tur?in Poni?an

Itzulpenak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo loturak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samo Chalupka Aldatu lotura Wikidatan