Wikipedia, Entziklopedia askea
Samhain
(
irlanderaz
Samhain
,
eskoziako gaeleraz
Samhuinn
,
irlandera zaharrean
Samain
; ≪udaren amaiera≫ esan nahi du)
kristautasunaren
ebanjelizazio aurretiko aro paganoaren
zelta
jatorriko
jai
garrantzitsuena zen. Izena
zelterazko
bi hitz batzetik dator:
sam
≪uda≫ eta
fuin
≪amaiera≫.
Uzta biltzeko sasoiaren amaiera ospatzeko jaia zen, bai eta iluntasunarekin hasten zen zelten urte berriaren ospakizuna ere. Iragate jaia da, beraz (urte batetik bestera igarotzeko jaia), bai eta beste mundurako irekiera ere. Hiru mila urtez
Europa
osoko
zelta nazioek
ospatu izan dute.