Wikipedia, Entziklopedia askea
Salmenta
ez da mugatzen produktua prezioaren trukean ematera: bezeroak produktuari buruz dituen nahika bete ere egin behar dira. Irudian, arraina saldu ondoren, bezeroak nahi duen moduan ebakitzen du saltzaileak.
Salmenta
saltzaile deritzon pertsona batek erosle bati,
prezioa
adostu eta salmentarako kondizioak onartu ondoren, gauza bat lagatzearen ekintza da, gehienetan
diru
trukean.
Zuzenbidean
, salmenta-kontratua dakar berarekin batera;
kontabilitatean
, berriz, salmenta
faktura
burutzen den datan gertatzen da.
Marketinaren
ikuspuntutik, azkenik, salmenta saltzaileak bezeroaren nahika eta beharrak hauteman, salerosketa bideratu eta bezeroaren nahika eta beharrak asebetetzen dituen prozesua da.