Wikipedia, Entziklopedia askea
Salome Leclerc
(
Sainte-Francoise-de-Lotbiniere
,
Quebec
,
Kanada
,
1986ko
apirilaren 27a
- ) kantautore eta abeslari
quebectarra
da
[1]
.
10 urte zituela anai nagusiekin taldea osatu eta bateria jotzen hasi zen
[1]
. Urte batzuk geroago
Secondaire en spectacle
lehiaketan hartu zuten parte.
Montrealeko
Granby musika eskolan egin zituen ikasketak eta casting agentzia batean hasi zen lanean
[2]
.
2009an hasi zuen ibilbide profesionala eta 2011n Audiogram disketxearekin
Parisen
grabatu eta Montrealen nahasketak eginez atera zuen aurreneko diskoa,
Sous les arbres
[1]
. Ondoren Quebecen eta Europan kontzertu bira egin zuen. "Dans la prairie" abestiak SOCAN Songwriting Prize sarietarako izendapena jaso zuen 2012an
[3]
. 2014an bigarren diskoa argitaratu zuen,
27 fois l'aurore
[4]
. Hainbat sari jaso zituen disko honek 2015ean,
Prix Rapsat-Lelievre
[5]
eta
Prix Felix-Leclerc
[6]
, eta SOCAN Songwriting Prize-n bigarren izendapen bat, "Arlon" abestiarengatik
[7]
. 2016an EP bat atera zuen,
Live au Treatment
.
Les choses exterieures
diskoa izan zen hirugarrena, 2018an plazaratu zena
[8]
. Kanadako Polaris Music Prize sarietarako izendapena jaso zuen
[9]
.
- Sous les arbres
(2011)
- 27 fois l'aurore
(2014)
- Live au Treatment
(2016) - EPa
- Les choses exterieures
(2018)