Wikipedia, Entziklopedia askea
Salbador Zapirain Ezeiza
,
Atano
(
Errenteria
,
Gipuzkoa
,
1912ko
abuztuaren 5a
-
Hondarribia
,
Gipuzkoa
,
2000ko
urtarrilaren 2a
) euskal idazlea, nobelagilea. Bere liburu ospetsuena
Txantxangorri kantaria
(
1979
) izan zen; hartatik hartu zuen izengoitia, pertsonai batena.
Joxe Zapirain
bertsolariaren semea zen. Bordaxar baserrian jaio zen, Errenterian. Ama, oso gazte hil zitzaion 1919an
gripearen pandemiaren
ondorioz. Gerra garaian Zapirain familiak oso egoera gogorrak ezagutu zituen: gerra hasi eta faxistek aita eta bost seme preso hartu zituzten, Salbador tartean. Bi anaia Donostian fusilatu zituzten. Salbadorri heriotz zigorra ezarri zioten baita ere baina, azkenik, zigorra altxatu eta
Iruneko San Kristobal
espetxera eraman zuten. Gertaera latz hauen berri,
Espetxeko negarrak
eta
Zigorpean
liburuetan eman zuen.
Gerra bukatu eta gero fraide
kaputxino
egin zen. Lehendabiziko urteak
Lekarotzen
egin zituen; ondoren
Hondarribiko
kaputxinoen etxera joan zen. Bertan bere liburu gehienak idatzi zituen.
[1]
Salbador Zapirainek gipuzkeraz idazten zuen, ahozko hizkuntzatik gertu. Gehien batean nobelak idatzi zituen. Lehendabizikoa,
Txantxangorri kantaria
(
1979
), bere aitaren biografian oinarrituta dago. Normalean liburuetan berak ezagututako errealitateak azaltzen zituen.
Antonio Zavalak
aurkitu zuen eta bere testuak ezagutu ondoren jarraitzeko animatu zuen. Zavalaren ustez Zapirain "prosistarik handienetakoa" zen.
[2]
- Txantxangorri kantaria
(
1979
,
Auspoa
)
- Txori
(
1981
,
Auspoa
)
- Espetxeko negarrak
(
1984
,
Auspoa
)
- Eltzaorra
(
1985
,
Auspoa
)
- Lotsaren iges
(
1985
,
Auspoa
)
- Zigorpean
(
1985
,
Auspoa
)
- Odol-kutsua
(
1986
,
Auspoa
)
- Etorkizuna
(
1988
,
Auspoa
)
- Maitasunaren lanak
(
1988
,
Auspoa
)
- Maite itzazute etsaiak
(
1989
,
Etor
)
- Aztia usnari
(
1990
,
Auspoa
)
- Azkeneko saskigillea
(
1991
,
Auspoa
)
- Nora goaz?
(
1994
,
Auspoa
)
- Askatasun billa
(
1996
,
Auspoa
)
- Ondaretzat gorrotoa
(
2000
,
Auspoa
)
- Markesgaiak / Dirua jainko
(
2002
,
Auspoa
)
- Berezko iltzaillea/Ovni
(
2007
,
Auspoa
)
- ↑
Juan Luis Zabala, 29.or.
- ↑
Juan Luis Zabala, 29 or.