Saigonen erorialdia
edo, vietnamdar historiografian,
Saigonen liberazioa
[2]
Saigon hiria (egungo
Ho Chi Minh Hiria
),
Hego Vietnamgo
hiriburua,
Hego Vietnamgo Askapenerako Nazio Fronteak
eta
Vietnamgo Errepublika Demokratikoko
Indar Armatuek 1975eko apirilaren 30ean erdietsi zuten. Gertaera horrek
Vietnamgo Gerraren
amaiera eragin zuen, eta hurrengo urtean herrialdea bateratzea ekarri zuen trantsizio aldi baten hasiera.
V?n Ti?n D?ng
jeneralak zuzendutako Vietnamgo Errepublika Demokratikoko Indar Armatuak apirilaren 29an azken erasoaldia egin zuen.
Nguy?n V?n Toanen
gudarosteek artilleria-sua jasan zuten.
Tan Son Nhat nazioarteko aireportuaren
bonbardaketan gerrako azken bi estatubatuar soldaduak- Charles McMahon eta Darwin Judge- hil ziren. Hurrengo eguneko arratsalderako iparvietnamdarrak hiriko leku estrategikoen jabeak ziren. Gobernu-jauregian bere bandera ipini ondoren, hiria berrizendatu zuten.
Hiria erori baino egun batzuk lehenago, diplomazialari eta langile estatubatuarren, atzerriko herritarren eta errefuxiatu vietnamdarren ebakuazio masiboa egin zuten (Babylift Operazioan bi mila umezurtz vietnamdar barne).