Wikipedia, Entziklopedia askea
Sabicas
, benetako izenez
Agustin Castellon Campos
, (
Irunea
,
1912ko
martxoaren 18a
-
New York
,
1990eko
apirilaren 14a
)
nafar
flamenko
gitarrajolea
izan zen. Flamenkoa eta bestelako estiloak nahastu zituen lehen musikarien artean dago.
Carlos Itoiz
hirikidea izan zen bere ikasle aurreratu bat.
Iruneko
Manueta kaleko zazpigarren zenbakian jaio zen,
ijito
familia batean
[1]
. Gitarra bere kabuz ikasi zuen eta zazpi urte zituela egin zuen debuta, bere jaioterrian. Handik hiru urtera
Madrila
joan zen Dorado Antzokian jotzera. Espainia osoan zehar egin zituen birak, flamenkoko abeslari nagusiei laguntzen.
1936an
New Yorkera
joan zen
Carmen Amayarekin
eta han bizi izan zen hil zen arte.
Estatu Batuetatik
antolatzen zituen bere errezitalak mundu osoan eta oso ospetsu egin zen. Bere diskoen bidez, eragin handia izan zuen gitarra jotzaile flamenkoetan. Hainbat domina eta sari eman zizkioten, besteak beste urrezko zenbait disko. Flamenkoaren historiako gitarra jotzaile onenetakotzat hartzen da.