Wikipedia, Entziklopedia askea
Saad Al-Abdullah Al-Salim Al-Sabah
(
Kuwait
,
1930
–
ib.
,
2008ko
maiatzaren 13a
) Kuwaiteko emirra izan zen 2006an.
Abdullah Al-Salim Al-Sabah
emirraren eta ekialdeko afrikar jatorriko emakume baten semea izan zen. Lehen ministroa izan zen 1978tik 2003ra. Kuwaiteko askapenaren buru izan zen Irakeko inbasioaren ondoren. 2006ko urtarrilaren 15ean Kuwaiteko emirra bihurtu zen
Jaber Al-Ahmad Al-Jaber Al-Sabah
hil ondoren. Hala ere, data horretan jada oso gaixo zegoen. Urtarrilaren 24an abdikatu egin zuen eta, aldi betean, parlamentuak kargutik kendu zuen.
Sabah Al-Ahmad Al-Jaber Al-Sabah
izan zen bere oinordekoa emirerrian. Bi urte geroago hil zen.