Ruhren okupazioa
(
alemanez
:
Ruhrbesetzung
)
1923ko
urtarrilaren 11tik
1925ko
abuztuaren 25era eman
Frantzia
eta
Belgikako
gudarosteen
aldetik.
Friedrich Ebert
-ek gidatutako
Weimarko Errepublikak
ordaindu behar zituen indemnizazioak ez zituen urte horretan ordaindu. Ondorioz eta
indemnizazioak
lortzeko Alemaniako lurralde honen okupazioa egin zuten.
Bigarren Inperio Alemanak
1919. urtean,
Lehen Mundu gerra
galdu eta gero, hainbeste gauza egingo zituela sinatu zuen. Besteak beste eta Frantziak nahi zuen moduan eta
Keynesen
iritziaren aurka, "Alemaniak ordainduko du gerran apurtutako guztia" ideia zabaldu zen batez ere frantziako herritar zati handi batean. Beraz urte horretan ordaindu ez zuenean, gutxienez ikatza edo Alemaniako beste zer edo zer kentzea pentsatu zuen Frantziak. Izatez, Ruhr eskualdeko fabrika batzuetako hainbeste gauza Frantziara eraman zituzten.
Raymond Poincare
frantziako
lehen ministroak
abiarazi zuen inbasioa,
1923an
. Helburua Ruhr eskualdea okupatzea zen orduko Alemaniako
ikatz
,
burdin
eta
altzairuaren
erdigune garrantzitsuena.
Okupazioa
erresistentzia pasiboarekin
erantzun zen.
Biolentzia eza
izan zen ohikoena nahiz eta sabotai batzuk egon. Alemaniako gobernuak bere eskualde horren alde egin bazuen ere, azkenean estrategia bakezale honek porrot egin zuen.
Alemanian
ezinegona areagotu zuen eta besteak beste
naziek
estatu kolpea edo
Municheko Putscha
delakoa egin zuten. Nahiz eta estatu kolpe honek porrota izan, naziek eta ohiartzun eta laguntasun handia izan zuten Alemaniako gizarte zati handi batean.
Gustav Stresemannek
gidatutako gobernuak ezin izan zion arazoari erantzun egoki bat eman eta irailean
grebak
bertan behera utzi zituzten.
Mundu mailan Alemaniaren aldeko jarrera handitu egin zen baina herrialdeek ez zuten ezer egin okupazioa izatez legala zelako
Versaillesko Itunaren
arabera.
Frantziarrak beraiek ere arazo ekonomikoak zituztela, azkenean
Dawes Plana
onartu zuten eta 1925eko uztailean eta abuztuan alde egin zuen azkenengo lurralde okupatuetatik. Azkenengo
gudari
frantsesak
Dusseldorf
,
Duisburg
eta
Duisburg
-
Ruhrorten
portu garrantzitsua utzi zuten
1925ko
abuztuaren 25ean eta horrela amaitu zen okupazioa.
"Alemaniako bizibide
ekonomikoa
hondatuta dago. Guztiz larria da bizibide ekonomikoari eusteko eta gure herriaren izaterako bertorako beharrezkoa den diru egonkorra eratu ezin izana. Herriaren eta Estatuaren biziari eusteko
borroka
eten behar mingotsaren aurrean gaude gaur (...). Ez dugu inoiz ahaztuko
okupaturiko
lurretan hain zakar zapaldu dituztenen nekea. Reicheko lehendakariak eta gobernuak hauxe aldarrikatzen dute Alemaniako herriaren eta mundu osoaren aurrean: ez dutela inolako hitzarmenik onartuko Alemaniako lur zatirik txikiena
Reichari
kentzeko bada."
Gustav Stresemann
, Alemaniako Kanpoko Arazoetarako ministroa, 1923ko irailaren 20an.
- Michael Ruck,
Die Freien Gewerkschaften im Ruhrkampf 1923
(Frankfurt am Main, 1886);
- Barbara Muller,
Passiver Widerstand im Ruhrkampf. Eine Fallstudie zur gewaltlosen zwischenstaatlichen Konfliktaustragung und ihren Erfolgsbedingungen
(Munster, 1995);
- Stanislas Jeannesson,
Poincare, la France et la Ruhr 1922-1924. Histoire d'une occupation
(Strasbourg, 1998);
- Elspeth Y. O'Riordan,
Britain and the Ruhr crisis
(London, 2001);
- Gerd Kruger, Das "Unternehmen Wesel" im Ruhrkampf von 1923. Rekonstruktion eines misslungenen Anschlags auf den Frieden, in Horst Schroeder, Gerd Kruger,
Realschule und Ruhrkampf. Beitrage zur Stadtgeschichte des 19. und 20. Jahrhunderts
(Wesel, 2002), pp. 90-150 (Studien und Quellen zur Geschichte von Wesel, 24) [esp. on the background of so-called 'active' resistance];
- Conan Fischer,
The Ruhr Crisis, 1923-1924
(Oxford / New York, 2003);
- Gerd Krumeich, Joachim Schroder (eds.),
Der Schatten des Weltkriegs: Die Ruhrbesetzung 1923
(Essen, 2004) (Dusseldorfer Schriften zur Neueren Landesgeschichte und zur Geschichte Nordrhein-Westfalens, 69);
- Gerd Kruger, "Aktiver" und passiver Widerstand im Ruhrkampf 1923, in Gunther Kronenbitter, Markus Pohlmann, Dierk Walter (eds.),
Besatzung. Funktion und Gestalt militarischer Fremdherrschaft von der Antike bis zum 20. Jahrhundert
(Paderborn / Munich / Vienna / Zurich, 2006), pp. 119-30 (Krieg in der Geschichte, 28);
- Ben Walsh,
GCSE mordern world history
;