Rosa Valverde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rosa Valverde
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Rosa Valverde Lamsfus
Jaiotza Donostia 1953ko otsailaren 14a
Herrialdea   Gipuzkoa , Euskal Herria
Heriotza Azkaine 2015eko otsailaren 14a  (62 urte)
Familia
Aita Antonio Valverde
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta eskultorea

Rosa Valverde Lamsfus ( Donostia , 1953ko otsailaren 14a - Azkaine , 2015eko otsailaren 14a [1] ) gipuzkoar margolaria izan zen. Aita Antonio Valverde ( Ayalde ezizenez) errenteriar margolari ezaguna zen. Antton Valverde musikariaren arreba eta Lola Valverde historialariaren ahizpa zen.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Haurtzaroa Donostia eta Oiartzunen artean eman zuen. Jose Antonio Sistiaga eta Esther Ferrerren margolarien tailerrean ibili zen ikasten.

Grabatuaren eta estanpazioaren inguruko ikasketak egin zituen Florentzian. Hirurogeita hamargarren hamarkadan, abangoardiako artistekin lotura izan zuen, batez ere Vicente Ameztoirekin eta Jose Llanosekin , Gipuzkoako abangoardiako margolariak.

Ondorengo urteetan arte irakasle gisa aritu zen Donostian eta Baionan. Horrekin batera, irakaskuntza jardueraz gain, margoak, marrazkiak, grabatuak eta ilustrazioak jorratu ditu, baita, kutxak eta objektuak, besteak beste.

Lanak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Bere lanetan osagai naif , surrealista eta psikodelikoak topatu dituzte. [2] Jarraian haren zenbait artelan:

  • Monja castigada por un poste electrico , 1977
  • El dia , 1979
  • La nit , 1979

Erakusketak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • 1978an bakarkako bere lehen erakusketa egin zuen Rosa Valverdek San Telmo Museoan
  • 2022an Rosaren arte kaxe i eskainitako lehenbiziko monografikoa antolatu zuten San Telmo Museoan. [3]
  • 2022an Donostiako Ekain arte galerian, Rosaren obrak zabaldu nahi izan zituen bere familiak. [4]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Fallece la pintora donostiarra Rosa Valverde Diariovasco.com
  2. 25 urte rosarenean : Rosa Valverderen atzera begirako erakusketa, 1977-2002 = 25 anos en rosa : una exposicion retrospectiva de Rosa Valverde, 1977-2002 / [Testuak = Textos, Javier San Martin] .- Donostia/San Sebastian : GFA , 2002
  3. Sarasola, Ainhoa. ≪Kaxetan bildutako mundu bat≫ Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-14) .
  4. Telleria, Miren Mujika. ≪Edertasuna dario zaintzen den obrari≫ Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-16) .

Kanpo loturak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]