Wikipedia, Entziklopedia askea
Ronaldo Luiz Nazario de Lima
(
Rio de Janeiro
,
Brasil
,
1976ko
irailaren 22
), futbol arloan
Ronaldo
deitua, futbolari profesional ohia da, munduko aurrelari onenetakoa izana.
[1]
Sortzez brasildarra,
Espainiako
hiritartasuna ere badu. Baloia oinetan zeramala zuen abiadurarengatik,
O fenomeno
goitizena eman zioten. Horrezaz gainera, golak sartzeko sen aparta zuen, atezainaren aurrean inoiz urduritasuna edo ezbaiak erakutsi gabe. Arrakasta andana lortu zuen bere ibilbidean zehar.
1994ko
eta
2002ko
Munduko Futbol Txapelketak irabazi zituen Brasilgo selekzioarekin, eta
1998koan
finalera iritsi zen.
FIFAko
Urteko Munduko Futbolariaren Saria
hirutan eman diote:
1996an
,
1997an
eta
2002an
.