Romanov familiaren hilketa
Romanov dinastiako
kideen eta bere ingurukoen hilketa izan zen,
1918ko
uztailaren 17an
Jekaterinburgeko
Ipatiev Etxean
.
1918ko
uztailaren 16ko
gauean,
Ekaterinburgen
(
Errusia
),
Armada Gorriak
Nikolas II.a Errusiakoa
tsarrari eta bere familia osoari jaikitzeko eta janzteko eskatu zien. Tsarraren aldeko
Armada Zuria
gertu zegoela-eta, lekualdatuko zituztela esan zieten. Sotora eraman zituzten, argazki baten aitzakian.
Jakov Jurovskiren
gizonak sartu ziren gero, baina ez zeramaten argazki kamerarik
[1]
.
Jurovskik berak, errebolberra atera eta errusiarrek
heriotzara
kondenatu zutela esan zion tsarrari eta buruan jo zion tiroa. Ondorengo tiro sortan tsarina eta Olga alaba hil zituzten. Eta beste sorta batek gainerakoak hil zituen, ustez behintzat. Tiroen ostean,
tsarraren
alaba Anastasia eta Maria bizirik zeuden; biek
harribitxiak
josi zituzten kortseen barrualdean eta, ezustean, balen kontrako txalekoen lana bete zuten.
Baionetaz
eta kolpeka hil zituzten
[1]
.
Hilketak ez ziren
1989ra
arte jakin. Orduan eman zen argitara
Jurovski txostena
, Jurovskik berak buruzagi
boltxebikeentzat
idatzitako exekuzioaren deskribapena. Bi urte geroago, 1991n, tsarraren familiaren ustezko arrastoak hobitik atera eta aztertu zituzten.
1979an
topatutako
hobi komun
batean zeuden. Ikerketen emaitzen arabera,
Nikolas II.a Errusiakoaren
familiako kideak ziren, baina bi falta ziren: Alexei oinordekoa eta Maria
[1]
.
2007ko
abuztuan, txostenak emandako xehetasunei esker, arrasto berriak topatu zituzten eta
AEBetan
egindako
DNA
frogek baieztatu berri dute Alexeiren eta Mariaren arrastoak direla. Beraz, uztaileko gau hartan Tsarraren familia guzti-guztia hil zuten
[1]
.
Jurovskiren pelotoiko kideek gorpuak
azido sulfurikoz
busti zituzten, gero granada batez leherrarazi eta, azkenik, banandu egin zituzten. Neurri horiekin, hilobiak
tsarraren
aldekoen kultu-toki bilaka zitezen saihestu nahi zuten boltxebikeek
[1]
.
Hala ere ez zen horrelakorik gertatu.
Gorpurik
eta, beraz, frogarik ezean, legenda gero eta gehiago gizentzen hasi zen. Tsarraren ustezko seme-alabak dozenaka azaldu ziren. Horien artean izarra Anastasia izan zen. Izarra,
1997an
animaziozko musikal baten protagonista izateraino
[1]
.