Rodney Charles White ( Philadelphia , 1980ko ekainaren 28a -) Estatu Batuetako saskibaloi jokalari ohia da.
NBAn lehenengo errondan aukeratu izan zen 2001ean . Hala ere, ez zuen sorterik izan ez Denver Nuggetsen [1] ez Golden State Warriors [2] taldeetan.
Europara joan eta Basquet Manresak fitxatu zuen 2005ean [3] . Gero hiru partida jokatu zituen Bilbao Basketen . Hortik Italiako Scavolini-Gruppo Spar Pesaro [4] , Txinako Guangsha Huongzhau , Puerto Ricoko Arecibo Captains eta Israelgo Maccabi Tel Aviv [5] taldeetara pasa da eta egun ez dauka talderik.