Wikipedia, Entziklopedia askea
Riccardo Caracciolo
(
Napoli
, ? ?
ibidem
,
1395eko
maiatzaren 18a
)
Jerusalemgo San Joanen Ordenako
33. maisu handia izan zen 1383tik hil zen arte.
Ziurrenik Napolin jaio zen, XIV. mendearen lehen erdian, eta Ospitale Zaldunen Ordenan sartu zen gaztetan. 1378an
Capuako
prior izendatu zuten.
1382an
Urbano IV.a
Aita Santuak
Juan Fernandez de Heredia
maisu handia kargutik kendu zuen
Klemente VII.a
antipapari laguntzeagatik, eta 1383an Caracciolo maisu handi izendatu zuen. Honek Erroma,
Messina
,
Barletta
,
Pisa
, Capua eta
Bohemiako
prioratoen laguntza jaso zuen. 1384tik aurrera, Ingalaterrako, Irlandako, Hungariako eta Alemaniako zaldunek ere lagundu zioten. Hala ere,
Rodasen
Ordenaren oinarri nagusiak Herediaren alde egin zuen.
Caracciolok agindu gehiena Aita Santuaren gortean eman zuen. 1391n bitartekari aukeratu zuten
Veneziako Errepublika
eta Milango dukearen artean.