Wikipedia, Entziklopedia askea
Ricardo Vinos Santos
(
Gasteiz
,
Araba
,
1888ko
ekainaren 25
–
Mexiko Hiria
,
1957ko
abuztuaren 24
),
matematikaria
, erbestean hildakoa.
Gasterik Madrilera joan zen. Han Batxilergoa eta Matematika karrera egin zuen. Matematika doktoreagoa ere han egin zuen. Beka bati esker Paris, Berlin eta Roma ezagutu zuen. Espainiara bueltan,
Logronon
bere lehenengo katedra lortu zuen. Ondoren, Madrilen oposizioak atera zituen. Madrilen Escuela de Orientacion Profesional zelakoa sortu zuen, 1939 arte. Halaber,
Revista Matematica Hispano-Americana
aldizkarian zenbati artikulu idatzi zuen. Errepublika garaian kargu desberdinetan aritu zen: Kultura-batzarreko kidea eta Espainiako Erdimailako Lanbide-Hezikataren Batzar Nagusiko Lehendakaria (Junta Central de Formacion Profesional).
Gerra
hasi zenean errepublikaren alde mantendu zen eta lan desberdinak egin zituen, besteak beste, Espainiako bigarren hezkuntza eta lanbide heziketa berrantolatzeko batzarrean eta Bartzelonako Escuela de Altos Estudios Mercantiles zelakoaren zuzendari gisa, 1936 eta 1939 artean.
Sociedad Matematica Espanola
elkartearen kidea izan zen.
Gerra galduta erbestera joan zen. Kataluniako muga
Antonio Machado
,
Corpus Barga
,
Tomas Navarro Tomas
eta beste askorekin batera igaro zuen. Parisen 1939an sortu zen
Junta de Cultura Espanola
erakundearen partaidea izan zen. Behin Mexikon erbesteratua, 1940an,
Lorenzo Alcarazekin
batera
Academia Hispano-Mexicana
sortu eta zuzendu zuen; hau bigarren hezkuntzako eta unibertsitaterako prestatzeko ikastetxea zen. Matematikaria, hain zuzen, hantxe hil zen, eskolatik ateratzen ari zen egun batean.
[1]
Ricardo Vinos izen bereko argazkilariaren aita izan zen.