Ricardo Vinos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ricardo Vinos
Bizitza
Jaiotza Gasteiz 1888ko ekainaren 25a
Herrialdea   Araba , Euskal Herria
Heriotza Mexiko Hiria 1957ko abuztuaren 24a  (69 urte)
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak matematikaria
Kidetza Espainiako Errege Elkarte Matematikoa

Ricardo Vinos Santos ( Gasteiz , Araba , 1888ko ekainaren 25 Mexiko Hiria , 1957ko abuztuaren 24 ), matematikaria , erbestean hildakoa.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Gasterik Madrilera joan zen. Han Batxilergoa eta Matematika karrera egin zuen. Matematika doktoreagoa ere han egin zuen. Beka bati esker Paris, Berlin eta Roma ezagutu zuen. Espainiara bueltan, Logronon bere lehenengo katedra lortu zuen. Ondoren, Madrilen oposizioak atera zituen. Madrilen Escuela de Orientacion Profesional zelakoa sortu zuen, 1939 arte. Halaber, Revista Matematica Hispano-Americana aldizkarian zenbati artikulu idatzi zuen. Errepublika garaian kargu desberdinetan aritu zen: Kultura-batzarreko kidea eta Espainiako Erdimailako Lanbide-Hezikataren Batzar Nagusiko Lehendakaria (Junta Central de Formacion Profesional). Gerra hasi zenean errepublikaren alde mantendu zen eta lan desberdinak egin zituen, besteak beste, Espainiako bigarren hezkuntza eta lanbide heziketa berrantolatzeko batzarrean eta Bartzelonako Escuela de Altos Estudios Mercantiles zelakoaren zuzendari gisa, 1936 eta 1939 artean. Sociedad Matematica Espanola elkartearen kidea izan zen.

Gerra galduta erbestera joan zen. Kataluniako muga Antonio Machado , Corpus Barga , Tomas Navarro Tomas eta beste askorekin batera igaro zuen. Parisen 1939an sortu zen Junta de Cultura Espanola erakundearen partaidea izan zen. Behin Mexikon erbesteratua, 1940an, Lorenzo Alcarazekin batera Academia Hispano-Mexicana sortu eta zuzendu zuen; hau bigarren hezkuntzako eta unibertsitaterako prestatzeko ikastetxea zen. Matematikaria, hain zuzen, hantxe hil zen, eskolatik ateratzen ari zen egun batean. [1] Ricardo Vinos izen bereko argazkilariaren aita izan zen.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]