Remi Kanazi
|
---|
|
|
Jaiotza
| 1981 (42/43 urte)
|
---|
|
Hizkuntzak
| ingelesa
|
---|
|
Jarduerak
| poeta
|
---|
|
|
Remi Kanazi
(
1981
)
palestinar
-
estatubatuar
poeta eta idazlea da,
New Yorken
bizi dena. Lannan Residencyko kidea da
[1]
eta Israelen aurkako boikot kultural eta akademikoa bultzatzen duen
BDS Mugimenduaren
aholkularia
[2]
.
Palestinar
iheslarien
semea eta biloba izanik
Poets for Palestine
(2008) idatzi zuen, Palestinako hip hop-aren, poesiaren eta artearen antologia, eta bi poesia liburu ere idatzi ditu,
Poetic Injustice ? Writings on Resistance and Palestine
eta
Before the Next Bomb Drops: Rising Up From Brooklyn to Palestine
.
Gurasoek eta aiton amonek Palestinatik ihes egin zuten
Israelgo Estatua
1948an sortu aurretik eta Remi Kazani Estatu Batuetan jaio zen.
Massachusettseko
herrixka batean hazi zen eta 2001ean joan zen New Yorkera bizitzera
[3]
.
Gaztetatik
hip hop
underground munduak inspiratu izan du poesia idaztera. 2004an anaiak eta arrebak
Def Poetry Jam
ikustera eraman zuten. Aurreneko aldia zen poetak errezitatzen ikusten ztuena eta txunditurik gelditu zen
[3]
. Ondoren Def Poetry Jamez gain
Suheir Hammad
eta
Carlos Andres Gomez
izan ditu erreferente. Kanazik lantzen dituen gaiak politikoak dira,
giza eskubideak
,
Palestina
,
Irak
eta
islamofobiaren
aurkako testuak idatzi ditu
[4]
. Kanazik dio "ez dela soilik palestinarra edo arabiarra izateagatik. Zapalkuntza sistemaek herri bati egiten dionaren ingurukoa da haren poesia. Beraz, poliziaren basakeriaz, AEB eta
Mexiko
arteko mugaz,
Afganistango
edo
Irakeko gerraz
, edo palestinarren egoeraz hitz egiten ari bazara, zer jasaten ari diren eta haien aurka egiten ari den injustizia ikustaraztea da axola duena. Eta horren aurka ari gara lanean: zapalkuntza sistemen aurka."
2008an
Poets for Palestine
(
euskaraz
:
≪Palestinaren aldeko poetak≫
) antologia idatzi zuen. Palestinar hip hop, poesia eta artea azaleratu nahi izan zuen, eta palestinar artista ugariren lanak bildu zituen;
Suheir Hammad
,
Nathalie Handal
,
Fady Joudah
,
Annemarie Jacir
,
Mahmoud Darwish
,
Naomi Shihab
eta Kanazi bera. hauekin batera afrikar jatorriko estatubatuar poeta bi ere sartu ziten,
Patricia Smith
eta
Amiri Baraka
[5]
.
2011n
Poetic Injustice ? Writings on Resistance and Palestine
(
euskaraz
:
≪Injustizia poetikoa ? Erresistentziari eta Palestinari buruzko idatziak≫
) poesia liburua atera zuen, bere olerki propioekin
[6]
, eta CDa ere bazekarren liburuak.
2015ean
Before the Next Bomb Drops: Rising Up From Brooklyn to Palestine
(
euskaraz
:
≪Hurrengo bonba jaurti aurretik: Brooklynetik Palestinara altxatzen≫
) liburua atera zuen. Liburu hartako poesiek Nakbaz, boikot kulturalaz eta Estatu Batuek mundu osoan zabaldu duten militarismoaz hitzegiten dute
[3]
. Liburu hau unibertsitatetan promozionatzen ari zela Israel on Campus Coalition (ICC) elkarteak haren aurkako kanpaina abiatu zuen
Facebooken
era izkutuan, Facebook taldeak sortuz unibertsitateko ikasleak balira legez, hark San Jose State Unibertsitatean eta New Yorkeko John Jay College of Criminal Justice fakultatean egin beharreko aurkezpenak boikoteatzeko asmotan
[7]
.
Ipar Amerikan
,
Erresuma Batuan
eta
Ekialde Hurbilean
birak egin ditu
[8]
eta Palestine Festival of Literature eta Poetry International jaialdietan hartu du parte.
Chris Hedges
kazetariak esan zuen "egia gehiago, eta berri gehiago, dago Remi Kanaziren poesian gure egunkarietan baino"
[9]
.
Ronnie Kasrils
politikari hegoafrikarrak "Etorkizuneko Palestinaren eredu distiratsua" zela esan zuen
[10]
eta
John Berger
ingeles idazleak "isiltzea onartzen ez duen ahotsa" gisa deskribatu zuen.
2007an izan zen aurreneko aldiz Palestinan, ondoren beste hainbatetan izan da
[3]
. Palestine Writing Workshop taldeko idazle eta aholkularia da
[6]
eta Palestinan ere ibili da gazteei ahozko hitzen poesia irakasten
[11]
.
New York Times
, Salon,
Al Jazeera English
eta
BBC Radio
kateetan agertu da
[8]
eta Israelen aurkako boikot kultural eta akademikoa bultzatzen duen
BDS Mugimenduaren
aholkularia da
[2]
.